Koordenatuak 1284

Noiz igoa 15 de octubre de 2018

Noiz egina octubre 2018

  • Balorazioa

     
  • Informazioa

     
  • Erraza jarraitzeko

     
  • Ingurunea

     
-
-
593 m
0 m
0
6,3
13
25,32 km

Ikusita 224 aldiz, jaitsita 12 aldiz

Nondik gertu: Deba, País Vasco (España)

Honako ibilbide zirkularra 25 kilometroz osatzen da, zein Debatik irtetzen da Mendarora ailegatuz eta ondoren Birular (598m) tontorrera igotzen dena, azkenik Debara itzuli arte.

Debako trenbide geltokitik irtenda, Artzabal auzotik igarotzen gara eta ibaia gure eskumara utzita, bidea jarraitzen dugu AP-8 autopistaren azpitik igaro arte. Orduan hasi egingo zaizkigu aldapak eta hurrengo bidegurutzera heltzerakoan, eskumarantz joaten baikara "Mantarregi" baserrira joango bagina bezala eta aldapa luzetxo batzuen ondoren, Txaragaña (385m) tontorrera ailegatuko gara. Han aurkituta, Mendarora laster batean helduko gara aldapa batzuk jaitsi ondoren.

Behin Mendarora helduta, erreka gurutzatzen duen zubitik baita autopistaren azpitik igaro behar dugu, bidean jarraitu ahal izateko. Ondoren "Saratsugoikoa" baserriraino igo beharko dugu, aldapa gogortxu batzuen ondoren, eta PR GI-43 ibilbidea jarraitu.

Azpimarratu, waypointak dioten moduan, PR GI-43 -aren hurrengo 2 kilometroak ezin daitezkeela bizikleta gainean egin, ezta ia alboan hau garraiatu, ibilbidea estuegia egiten delako. Gertaera hau emango da Birularreko bidegurutzera heldu arte.

Azkenik bakarrik faltako zaigu Birular tontorretik Debaraino jaistea. Esan bidea nahiko ondo margotua dagoela, zeren Done Jakueren bidetik goazelako tarte askotan.

Oro har, esango nuke ez dela ibilbide hain erraza mendiko bizikletarekin egiteko, lehen aipatutako goraberengatik eta bidean zehar aurki ditzakegun hainbat langengatik.
Bidegunea

Bidegurutzea

Nahiz eta kartografian honetan ez agertu, bidegurutze honetan arreta prestatu ezazue eta ezkerretik (PR GI-43) jarraitu ezazue bidea, zeren eskumatik (kartografia honetan agertzen den bidea) basoarengatik itxita dago.
Bidegunea

BIRULAR (598m)

BIRULAR (598m)
Bidegunea

Birulareko bista

Birulareko bista
Bidegunea

Bizikletaren gainean jarraitu ezin daitekeen bidea bukaera (estuegia delako)

Bidegunea

Bizikletaren gainean jarraitu ezin daitekeen bidea hasiera (estuegia delako)

Bidegunea

BUKAERA (Debako trenbide geltokia)

Bidegunea

Debako bista

Debako bista
Bidegunea

HASIERA (Debako trenbide geltokia)

Bidegunea

Lokaztuta dagoen bidearen amaiera

Bidegunea

Lokaztuta dagoen bidearen hasiera

Bidea
Bidegunea

MENDARO

Bidegunea

PR GI-43

PR GI-43
Bidegunea

TXARAGAÑA (385m)

Bidegunea

¡¡¡Zaborrez beteriko Kobazuloa!!!

¡¡¡Zaborrez beteriko Kobazuloa!!!
Bidegunea

Zubira igotzeko eskilarak

1 iruzkina

  • argazkia Miguel Idarreta

    Miguel Idarreta 17-feb-2019

    Ibilbide hau egin dut  egiaztatua  Ikusi gehiago

    No es difícil pero el tramo que va desde el final de la carretera asfaltada hasta el monte Arno no es ciclabe.

Nahi izanez gero edo ibilbide hau