Denbora  10 ordu 33 minutu

Koordenatuak 2607

Noiz igoa 16 de julio de 2019

Noiz egina julio 2019

-
-
1.142 m
220 m
0
18
36
72,82 km

Bisitak 9, kokapena 0

Nondik gertu Tineo, Asturias (España)

73 km. Desnibel +: 2.096m Desnibel - : 2.168 m.
Altura max 1.140 m. 7:00 ordu bizikletan
Alforja handia korreoz bidali dut eta alde ederra nabaritu dut aldapetan eta maniobratzen.
Tineotik goizeko zazpiretan freskurarekin eta laino artean Santiyo bidetik irten naiz eta oso ederra izan da, Puliares gainaren (933 m) ingurutik pasa ondoren Piedratecho inguruan AS-350 errepidean sartu naiz, gero errepide komarkal batetik Campielootik barrena.
Borresetik kilometro gutxira bi aukera ditu bideak, bata Hospitales-eko bidea da eta bestea Pola de Allendetik. Nik bigarren aukera egin dut etapa honek nahiko gorabehera badituelako. (Hospitalesetik hartuz gero, dezente aldapa eta zati batzutan harri sueltoengatik oinez ibili beharra dago).
Alto de Lavadoira (808 m) bidean une batzuetan Bidea errepidetik irteten da baina nik bertatik jarraitu dut goraino. Goian bai, Bidean sartu naiz Polara jaisteko. Polan hasten da eguneko aldaparik luzeena, Puerto del Palo, 8 km ingurun 1.147 metrora igotzen da 540 metrotik abiatuta. Dena errepidez egin dut Lagoraino, hortik Berduceraino Santiyo bidetik.
Bertan bazkaldu eta aldapa intentsoekin haize erroten parera igo naiz ondoren Mesa herrira jeisteko eta hemen berriz aldapa gogorra hasten da Buspoleraino eta bertan JAITSIERA HANDIA hasten da. 700 metro inguruko desnibela jaitsi behar da, frenoak ondo eduki behar dira eta trebea izan bizikletan. Hasieran pista zabala dena, bidezidor bihurtzen da amaierarako lizar eta gaztainondo artean eta jaitsiera Grandas-eko urtegira doan errepidean amaitzen da. Bide guztiko jaitsierarik ederrena da.
Eguna amaitzeko beste 6 km errepidez, 300 metroko desnibelakin Gradas de Salimeraino.
Eguneko onena Tineoko irteera, Buspoleko jaitsiera eta amaierako “Casa Sanchez” albergea.
Nik ezkerreta hartu dut, eskubitik Hospitaleseko alternatiba har daiteke 14,2 kilometrokaoo eta 1200 metro ingurura igotzen dena. Martako portutik Palo-ko portuan egiten du bat beste ibilbidearekin. Tramo dezente harri sueltoakin eta bizikleta bultza beharrekoa.
Bizikletentzat ezinezkoa, errepidetik jarraitu behar
Ia 700 metroko desnibela duen jaitsira luzea eta teknikoa une batzuetan

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau