Izan zaitez lehena txalotzen
Ikusita 340 aldiz, jaitsita 6 aldiz
Nondik gertu: Santiago de Compostela, Galicia (España)
100,2 km. Desnibel +: 2.040 m Desnibel - : 2.304 m.
Altura max 422 m. 7:00 ordu bizikletan
Azken etapa hasiera gorabeheratsua baina oso polita da baso artean.
Negreira aurretik kaskada izugarri ederra dago eta ondoren bidearen bariante bat dago errekaren ondotik. Merezi du indar eta gogotsu egonez gero baso horretatik sartzea.
Ibilbidearen erdiko zatian, galipotezko errepide lokalak eta pista zabal asko topatuko ditugu, aldapa handirik gabe baina gorabeheratsua.
Figeiroako inguruan “Virgen de las Nieves” elizara iritsiko gara, inguru polita eta bertakoek diotenez iturriko ura edanez gero gaitz guztiak sendatzen omen dira.
Laster jaitsiera ikusgarria izango dugu, bi kilometrotan 300 metroko desnibela jaitsiko dugu. Jaitsiera horretan, 20 km inguru falta direnean itsasoa azaltzen da eta azken kilometroak itsaso ondotik doazen errepide eta ibilbidetik egin ditut.
Cee herrian itsaso mailara jaitsiko gara. Corcubion irteeran marra horiak jarraitzeko eskailerak daude eta errepidetik jarraitzea erabaki dut San Roke leporaino. Jardineiro de Abaixotik irtetean ere errepidetik jarraitu dut gaineraino.
Amaieran Fisterra herritik farora igoera luzea dago baina hunkigarria da bertara iristea eta bista zoragarriez gozatzea.
Lo egiteko berriz atzera egin behar da Fisterra herriraino eta bertan alberge munizipala aukeratu dut autobus geltokiaren ondoan.
Esperientzia ziragarria, momentu eder askotakoa eta aberasgarria izan da 14 egunetako abentura hau. Gomendagarria bizikleta eta mendia maite dituen ororentzat.
Zuhaitza
Santiagoko Chouciños auzoa
Ikuspegia
Santiago lainopean
Bidegunea
Carballo inguruan bidexkak
Bidegunea
Negreiran alternatiba
Aukera errepidetik joan beharrean erreka ondoko eta baso artean bidexketatik joateko
Bidegunea
Basoan parrila puskatu
Iturria
Rapote-ko iturria
Bidegurutzea
As Chamiceiras
Bidegurutzea ezkerreta pistan sartzeko
Anoa
Olveiroa inguruan, O Logoson bazkaria
Eraikin erlijiosoa
Capela das Neves
Bertako ura edanez gero, gaitz guztiak sendatzen omen dira
Ikuspegia
Ceé-ra jaitsiera
Bidegunea
Ceé-ra jaitsiera
Hondartza
Estordeko hondartza
Ikuspegia
A Moiñako miradorea
Bidegunea
Fisterrako punta
Monumentua
Fisterrako faroa. 0 kilometroa
Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak