Denbora  2 egun 4 minutu

Koordenatuak 10114

Noiz igoa 23 de junio de 2019

Noiz egina junio 2019

-
-
315 m
0 m
0
17
35
69,58 km

Bisitak 4, kokapena 0

Nondik gertu Urantzu, País Vasco (España)

73 km. Desnibel +: 1.407m Desnibel - : 1.385 m.
Altura max 300 m. 6:00 ordu bizikletan
Irundik irtenda, Hondarribiko alde zaharra bisitatzea merezi du. Bertatik Higer farora, iparraldeko kostaren bista ederrak daude.
Higerretik Guadalupera igo eta handik hondar eta harrizko pista batetik Pasai Donibanera jaitsi naiz. Alde zaharra oso polita du. Txalupa txiki batean Pasai San Pedrora pasa naiz eta handik errepidez Donostiaraino (trafiko dezente). Badago alternatiba mendiz baina nahiko gorabeheratsua da.
Donostia itsasertzetik zeharkatu ondoren, Igeldora igo eta ibilbideko zatirik ederrenetatik Oriora. Une batzuetan oina lurrean jarri behar da bidean dauden harriengatik. Oriorako jaitsieran zati bat galtzada erromatarra da, bustia dagoenean arriskutsua bihurtzen da (errepidez jaitsi daiteke).
Zarautzen hondartza eta Torreluzea ikustea merezi du. Aldapa motz baina intentsu batekin Santa Barbara igotzen gara eta hortik gainez gain Zumaiaraino.
Bidean Getaria eta txakolin landare ugari ikusiko ditugu.
Bideko ederrena, Hondarribitik Pasaira eta Igeldotik Oriorako zatiak izan dira.
Bustia bada, hobe errrepideari jarraitzea Autopistako rotondaraino
Txilidaren lana

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau