Denbora  9 ordu 26 minutu

Koordenatuak 2109

Noiz igoa 16 de julio de 2019

Noiz egina julio 2019

-
-
149 m
1 m
0
18
35
70,57 km

Bisitak 6, kokapena 0

Nondik gertu Boo, Cantabria (España)

71 km. Desnibel +: 1.290m Desnibel -: 1.331m
altura max.: 150m 5:30 ordu bizikletan.
Ibilbide lasaia, gora behera handirik gabe.
Boo de Pielagosen trena hartzea gomendatzen dute Mogroraino eta ez da txarra, 7 km aspergarri saihesten dituzu. Hasiera horretan Virgen del Monte izeneko eliza dago gain batean, baina ez ditu bista politak.
Eskualde eta baserri bideetatik atsegina da Bidea Santillana del Mar-eraino.
Hala ere, bideko km. askotan hodi bero batzuk doaz gure ondoan, Torrelabegan dagoen Solvay fabrikak sosa egitearen hondakinak itsaso barreneraino eramaten ditu emisario baten bidez.
Santillana del Mar merezi du lasai ikustea bere harrizko kale eta etxe zaharrekin, masifikatua bada ere. Aukera dago bertako kobetako margoen erreplika ikusteko ere.
Bi momentutan Santiyoko Bidetik irten naiz, Comillas parean "Ruta Costera" hartu dut eta La Rabia herria pasa ondoren hondartza aldera egin dut beste "Ruta Costera" bat jarraitzeko, tartean Oyambreko parke naturaletik pasa naiz.
Saiakera egin dut Merona-ko hondarzara jaitsi eta bertatik joateko baina ezinezkoa izan da.
Amaitzeko San Vicente de la Barqueran Dulceren etxean egin dut lo, alberge hasi berria eta ez oso duina eta bakarrik pasa dut gaua.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau