Iraupena  9 ordu 39 minutu

Koordenatuak 2361

Noiz igoa 16 de julio de 2019

Noiz egina julio 2019

-
-
143 m
-5 m
0
20
39
78,17 km

Ikusita 88 aldiz, jaitsita 3 aldiz

Nondik gertu: San Vicente de la Barquera, Cantabria (España)

79 km. Desnibel +: 1.331m Desnibel - : 1.336 m.
Altura max 143m. 6:00 ordu bizikletan
Etapa honetan Kantabriatik irten eta Asturiasen sartzen gara. San Vicentetik irteteko lehengo ibilbide zaharra, gutxi erabiltzen den N-634tik irten naiz, 5-6 km aurreztuz.
Pesuesen errepidetik irten eta bide polit batetik Unqueran amaitu dut. Gomendagarria bertako “korbatak” probatzea. Zubia pasa eta segidan dagoen AS-344 errepide lasaitik Colombres herriraino. Indianoek egindako etxe dotore mordoxka dago bertan.
La Franca-tik barrena N-634 errepidetik Buelna-raino eta bertan eguneko zatirik politenetakoa “senda costera E-9” hartu dut eta aldapa handirik gabe itsas ondotik Andrin-eraino. Tartean “Bufones de Arenillas” ikusi daitezke, batez ere itsaso txarra dagoenean. Olatuen eraginez, haize eta ur ufadak botatzen dituzten zuloak dira.
Andrinetik Borizako miradorera igo naiz bistak disfrutatzera eta ondoren golfan ingurutik Llanesera jaitsi. Zati hau gorabeheratsua da eta aldapa gogorren bat ere badu, beste aukera errepidetik jaistea da.
Llanes herria bistatzea merezi du eraikin historikoengatik.
Llanesen bazkaldu eta berriz kostaldeko ibilbidea hartu dut, Bricia inguruan momentu batez errepidez edo Done Jakue bidea jarraitzen, baina La Posada eta gero berriz kostalderuntz hartu dut. Bedoneko San Antolin hondartzatik, berriz Done Jakue bidea jarraitzen Picones ingururaino eta han berriz hondartza aldera, Playa de las Cuevas del Mar. Hortik aurrera dena E-9 sendatik Ribadesellaraino.
Lotarako Ribadesellan bi izarreko hotel zahar bat “Marina “aurkitu dut erreka ondoan 45 €gatik.
Eguneko onena E9) senda costeran ibiltzea.
Eraikin erlijiosoa

San Vicente de la Barquera. Nuestra Señora de los Angeles

Ikuspegia

San Vicente de la Barquera

Zubia

Unquera

Merezi du bertako korbatak probatzea.
Informazio puntua

Colombres

Indianoek egindako etxe ikusgarri asko daude.
Ibaia

Ria de Santiuste. La franca

Hondartza

Buelna

Ibaia

Boriza

Informazio puntua

Bufones de Arenillas

Olatuek sortutako zuloetatik haize eta ur ufadak ateratzen dira.
Anoa

Andrín

Ikuspegia

Mirador de la Moriza

Ikuspegia

Panoramina Llanes-ekoa

Aterpea

Albergea-hostela La senda del peregrino

Monumentua

Llanes

Gaztelua

Llanes

Bidegunea

Poò

Hondartza

Palanbina hondartza

Hondartza

Bedon-eko San Antolín hondartza

Informazio puntua

Naves

Hondartza

Cuevas del Mar hondartza

Bidegunea

Espines

Ibaia

Ribadesella

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau