-
-
836 m
-23 m
0
29
58
115,73 km

Ikusita 24 aldiz, jaitsita 0 aldiz

Nondik gertu: Polloe, País Vasco (España)

Ibilaldi ederra, ia 2000mko igoera desnibelakin. Nere asmoa Inigoalen eta dimashooren ibilaldiak elkartzea zen, Andoni Aldalurrena zubi bezela ibilita, alegia Azpirotzetik Igaratzara mendiz Albiasu eta Baraibar pasata... gauza da denbora gainera etorri zaidala eta Plazaolatik bueltatu naiz.
Ibilaldia Egian hasi eta Hernanira errepidez, ondoren Urnietara trenbide ondoko bidetik. Aspaldi hemendik pasa gabe eta despiste bat izan det, baina azkenean gezi horiak jarraituz bide normalera azaldu nahiz, 30m edo biziketa bultzatuz. Ondoren Andoainera plazaolako bidea hartu eta tunel luzea ondoren eskubira behera zubi batetik Leitzaran zeharkatuz. Hemen igoera gogorra eta labaina Goiburu inguruko jatetxe baterarte, ta hemendik gora eta gora pistan barrena San Lorentzora. Gailurra igo gabe ezkerrera zeharkaldi bat egiten da eta gero autobiako Berastegiko irteerara jaitsi. Nik beste bide bat hartu det eskubira, hito batekin markatua, eta nahiko teknikua, herri bertaraino eramaten duena. Herritik gora autobide sarrerara eta eskubira Ulia aldera. Hau dena pista, momentu batzutan nahiko pika. Ulitik jaitsiera motza eta berriro igoera pika berriro beheruntz jaitsiz pareje oso ederretik, Gorritira. Gorritik Azpirotzera pista azkarra eta hemen bide okerra hartu det, baina biziketa gainean egiteko modukoa. Beste aukera karreterara jutea da eta portura igo. Behin portura iritsi naizela, errepidea zeharkatu eta pista bat hartzen da zeharka gorutz doana, baina nik hau ere gaizki hartu det eta biziketa eskuan igo behar izan det 100m edo... Hemendik Albiasura marca laranja batzuk jarraituz basoan murgiltzen gara, eta amaieran pasabide nazkagarri xamar bat dago, buldozerrak pasatako pista bat da, zeinak putzu erraldoi bat duen eta ertz batetik kontuz kontuz pasa behar den... Albiasutik Baraibarrera bide oso polita, hasieran zelaian, gero ganadu pista ta azkenik todouno pista. Baraibarretik Lekunberrira errepidez ta Lekunberritik Andoianera plazaolako bideti arin behera. Komenigarria argia eramatea ze tunel batzuk argiz oso justu daude. Andoaindik Hernanira, biziketa garbitu eta poliki poliki, Egiara.
Zaila bezela jartzen dut distantziagatik eta Goiburuko igoera eta Berastegiko jaitsieragatik, azken hau ekidingarria.
Adi! Desnibela gaizki dago, ia 2000m dira eta ez 2500...

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau