-
-
342 m
0 m
0
13
26
51,13 km

Bisitak 34, kokapena 2

Nondik gertu Algorta, País Vasco (España)

Arraiz mendia Bilboko hegoisurialdean kokatuta dago, Pagasarrirako bidean. Kadaguako bailara eta Bilbo arteko muga da, Pagasarri eta Ganekorekin batera.

Errepidea eta porlana saihestearren, eta desnibel handia ez metatzeko, Done jakue bidea erabiliko dugu, Kastrexanatik gora hain zuen ere.

Portugaleten itsasadarretik gertu abiatu Bilboraino, eta Zorrotzan Kadaguari lotu eta gora abiatuko gara, Kaxtresanan bertan, ia Deabruaren zubiaren ondoan, Kadaguako autobidearen azpitik igarotzeko. Lehenengo maldak hartu eta gero lurrezko bideari jarraituko diogu, Kobetamendiraino. Zati hau Bilboko GR edo eraztun berdeko parte da, eta seinaleak topatu ditzakegu.

Han goian, Kobeta mendia atzean utzi eta gorantza berriro, orain errepidea den bidetik, lehen lurrezkoa zena, tamalez, Bilboko udalak porlanizatu digu eta.

Bilboko udalak mendia parke bihurtu digu eta hori dela eta mendia desagertu, bideak asfaltatu eta hondartza berdea deritzon mendira erduko gara, hau da, Arraizera.

Goian atsedenleku, dutxak eta ikuspegi ederrak ditugula:
itsasadarra, Bilbo, eskerralde eta eskubialdea...

Goian aitzineko gotorlekuaren aztarnak bisitatu eta behera jarraian, itsasadarrerantz.

Ibilbide lasaia eta ez oso gogorra Bilboko mendietatik gora hasi ahal izateko. Nahi duenak, Pagasarrirako bidea hartu eta Botxoko mendi ospetsua bisitatu daiteke bide batez, Arraizetik bertatik abiaturik. Seinaleak bidean topatuko ditu.

Argazkiak:

https://www.flickr.com/photos/egizu/sets/72157641032172054/
egizu/sets/72157641032172054/

Ikusi gehiago external

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau