-
-
107 m
6 m
0
11
22
44,68 km

Bisitak 65, kokapena 3

Nondik gertu Algorta, País Vasco (España)

Gaurko ibilbidea, askotarikoa edo mistoa da: bidegorriak, asfaltozko bideak, porlanezko bideak, errepideak eta mendiko pistak. Ez da guztiz laua, ikusi, dena dela, ibilbidearen perfila, baina nahiko gora-beheratsua da.

Egizu Mungia ibilbidearekiko bi aldaera sartu ditugu. Butroera heltzean eskumatara joko dugu, eta Mungiara Libarona auzo zaharkatu beharrean beharrean, urresti auzotik joango gara. Bide biak dena dela Libarona auzogunean bertan elkartzek dira.

Beste aldaera berria, itzultzean ezagutuko dugu, Butroera itzuli beharrean Libaronatik, Urresti auzora heludko gara eta handik Mentxakaeta eta Zanbide auzoetatik itzuliko gara Urdulizeraino.

Getxotik abiatuta lehenengo jomuga Butroeko gaztelua izango da. Horretarako hiriak bidegorriaren bitartez zeharkatu, eta Urdulizen auzobidexkak erabiliko ditugu Butroera heltzeko, jauregira alegia, izen bereko auzotan.

Handik aurrera, mendi pistak eta auzobideak hartuko ditugu Mungiaraino.

Gainera, zati honetan, GR280ko marka zurigorriak ditugu lagun Mungiaraino ondo heldu ahal izateko.

Mungiako futbol zelaiaren ondoan herrira sartuko gara, han hamaiketakoa egiteko abagunea baliatzeko. Gozatzeko moduko bidea da, hiriguneak, baserrialdeak eta mendibideak elkartzen dituena trafikorik gabekoa. Joan eta etorri bide beretik egin liteke, edo bestela, joateko, mapako bidetik, eta etortzeko, errepidea. Adi lokatzari aro euritsuetan Butroetik aurrera.

Argazkiak:

https://www.flickr.com/photos/egizu/sets/72157644205040000/

Ikusi gehiago external

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau