Denbora mugimenduan  ordu bat 50 minutu

Denbora  3 ordu 3 minutu

Koordenatuak 2796

Noiz igoa 11 de abril de 2018

Noiz egina marzo 2018

-
-
889 m
703 m
0
4,8
9,6
19,17 km

Bisitak 38, kokapena 7

Nondik gertu El Maderal, Castilla y León (España)

NIRE IBILBIDEA
DESKRIBAPENA
Ibilbide hau, El Maderal-en hasi eta Argujillo eta San Miguel de la Rivera herrietatik pasatzen da, El Maderalera berriro heldu arte. Ibilbidea erreza da, ez ditu aldapa handirik eta lurzorua oso laua da eta ez dauka ezta putzurik, ezta harririk, ez du laban egiten eta oso lurzoru aproposa da bizikletan ibiltzeko. Ibilbidea 19,17 kilometro ditu eta hiru ordu egon nintzen egiten, baina erritmo normal batean eta gelditu gabe bi ordutan egiten da. Bidea oso sinplea da, baina oso rurala.
Kotxes oso errez heltzen da, eta El Maderal-en ez dago aparkatzeko arazorik, herriko plazan utzi ahal duzu kotxea eta hortik hasi eta bukatu ibilbidea. Jateko ez daude lekurik, baina ibilbide txikia denez, hamaiketakoarekin balio du, eta Argujilloko sarreran oso merendero atsegina dago jateko.
Ibilbidea El Maderaleko iturrian hasten da, elizako kaletik igo eta bideetara heltzen zara. Bideak oso lasaiak dira eta gps-arekin bazoaz ez du galtzerik. Gazta fabrika batetik pasatuko gara eta pizka bat aurrerago Argujillo herria dago. Herria oso txikia da eta ez dago ezer, baina pixka bat deskantsatzeko eta hamaiketakoa edo merienda jateko oso ondo dago, sarreran merendero bat dagoelako. Bi kilometro aurrerago San Miguel de la Riverara herria dago, baina bazter batetik pasatuko gara eta berriro bideetara sartuko gara eta Argujillotik pasatzen El Maderalera helduko gara berriro, baina golf zelaitik sartuko gara, berriz iturrira heldu arte.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau