-
-
900 m
48 m
0
18
36
72,39 km

Bisitak 1562, kokapena 9

Nondik gertu Elgoibar, País Vasco (España)

Elgoibartik hasi ta Karakate mendia azpikaldetik mendi bidez inguratu ondoren, Soraluzeko Ezozi auzotik Karakatera igo zementozko bidetik. Karakate mendi gainaldea gurutzatu KurutzeBakar mendiraino eta han PolPol-era eramango gaituen mendi bideari ekin. Iturria pasa ta gero Gorlarutz eramango gaituen mendi bideari ekingo diogu (bide oso ona). Gorlako tabernara iristean Deskargara eramango gaituen mendi bidea hartu behar da. Deskargatik Urretxura jaitsi karretera zaharretik eta hamen Azpeitiko Loiola auzora eramango gaituen Bide Gorriari ekingo diogu. Santutegia pasa ta berehala, rotonda baten ezkerrera hartu ta Erlorako igoerari ekingo diogu (indarrak kontrolatu!). Zamaleku gainera iristean Erloko antenara bertara jarraitu dezakegu igotzen edo Aittolarantz jaitsi zuzenean mendi bidez. Ta bukatzeko, Aittolatik Elgoibarrera karreteraz egin dezakegu bidea.
Alternatiba asko eskaintze ditu ibilbide honek, eta toki askotan saihets bideak har daitezke rekorridoa moztu edo karreterak ekiditeko.
Teknikoki ez da zaila, akaso tramoren baten bidea eskaxagoa da baña orokorrean bidea oso ona da. Kilometro dexente diren aldetik eta desnibela nabarmena, komeni da jana ta edana nahikoa eramatea (bidean iturriak badaude).
Ez da hasiberrientzat edo bizikletan oso noizbehinka ibiltzen direnentzat: komeni da norbere indarrak ongi neurtuta edukitzea fisikoki lan dexente eskatzen du ta.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau