Denbora  4 ordu 32 minutu

Koordenatuak 2200

Noiz igoa 24 de abril de 2017

Noiz egina abril 2017

-
-
666 m
71 m
0
7,9
16
31,55 km

Bisitak 819, kokapena 26

Nondik gertu Iurre, País Vasco (España)

Ibilbide zirkularra: Usabal-San Blas-Leaburu-Gaztelu-Olareaga-Amerialde-Arriagako borda-Bidaraun lepoa(Ariztunalde auzoa)-Elduain-Berrobi-Tontola Garaiko baserria-Belauntza (hilerria)- Benta baserria (Leaburu)-Etxezarreta baserria-Ibarra-Usabal.

Usabalgo polikiroldegitik abiatuta Amarotzera joan eta handik San Blas auzora igo behar da. San Blas auzotik Leaburura Gr 9 bidetik igo Ibarra-Leaburu-Gaztelu errepideen bidegurutzeraino. Leaburu aldera Kilometro bat Gi 3212 errepidetik egin ondoren eskubitik hasten da Gazteluko igoera Pr Gi 12 bidetik. Gaztelutik Olareagara joateko bidegurutzeraino Gr 9 eta Pr Gi 11 batera doazten bideetatik jarraitu behar da. Honaino desnibel dexenteko aldapa luzea dago eta aski ezagunak diren balizatutako bideetatik doa tracka, asko erabiliak.

Olareagara joateko bidearen hasiera gorantzko joera du, heiz pustoen ondotik bainan berehala hasiko da jetsiera azkarra pista zabal batetik.Aurrerantzean Berastegiko muino, baso, borda eta baserrien arteko bide edo mendi bideak izango dira, Arburu eta Gaztelu mendien iparraldeko isurialdeak zeharkatuz. Seinalerik gabekoak dira, orain arte pasatutakoak baino askoz gutxiago erabiliak, nik ezagutzen ez nituenak. Zeharkaldi bikaina dago Berastegiko Olareaga eta Ameri esparruetatik Berastegi eta Elduainen artean dagoen Bidaraun lepora iritsi arte (Ariztunalde auzoa). Gorabeheratsua da eta oso entretenigarria. Luzera txikiko aldapa gogor batzuk igo behar dira bainan orokorrean zailtasun berezirik gabeko bideak dira. Berastegiko ikusleku apartak ere badaude zenbait puntuetan.

Bidaraun lepotik jetsiera azkarra dago pista zabal batetik, Elduain herriaren behealdetik pasatzen da eta Gi 2130 Elduain-Berrobi errepidetik kilometro bat pasatxo egin ondoren ezkerretik jo behar da. Aurrerago Tontola Garaiko baserrira joateko porlanezko bidea jarraitu behar da. Gero mendi pista zabal batetik Egozkozabal baserrira iritsi eta handik Belauntzako hilerrira. Belauntza-Leaburu doan errepidera jetsi eta jarraitu behar da. Benta baserriaren pareraino eskubira jotzen da bapatean. Hasierako tartetxoa pasa ondoren pinudien arteko jetsiera bihurria dago egin beharra, Etxezarreta baserrira iritsi baino lehenago. Azkeneko baserri honen bidetik bera Ibarrara jetsi eta ondoren Usabalera bueltatzen da tarte hau ia osoa txirrinduen bidea delarik.

Paraje hauetatik ibiltzen garenok hemen daukagu beste alternatiba polit bat. Naiz eta luzera haundikoa ez izan ibilbide honek prestakunta fisiko ertaina eta gutxieneko teknika eskatzen du.

PD: Bidegurutze asko daude ibilbidean zehar Olareaga eta Bidaraun lepoaren arteko zatian batez ere. GPSa ia derrigortuta dagoela esango nuke.

IBP analisia:

Luzera: 31.784 Km
Igoeran metatutako desnibela: 1224.9 m
Jetsieran metatutako desnibela: 1236.04 m
Puntu bajuena: 70.8 m
Puntu garaiena: 666.2 m
Batezbesteko igoera: 8.96 % (13.666 km)
Batezbesteko jetsiera: 10.29 % (12.008 km)
Txirrinduaren gainean ezinbesteko ezina igoeran: 150->200 m
Desnibelak 1%: 6.11 km
Txirrinduaren gainean: 3:25:49 h
IBP zailtasun maila: 130
Carretera
Sendero
Gi 3881 errepidea
Leaburuko Benta baserriaren parean
Simoneko borda inguruak
Carretera Local
Etxezarreta
Carretera sin pavimentar
Topopirineos 2b
Gr 9 Ezkerretik utzita
Urbano
Gi-2130
Gi-3212 y Carretera sin pavimentar
Puente
Vía Urbana
Carretera
Vía Urbana
Carretera Local
Carretera sin pavimentar
Sendero
Carretera sin pavimentar

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau