-
-
885 m
328 m
0
9,2
18
36,97 km

Bisitak 3268, kokapena 149

Nondik gertu Eskoriatza, País Vasco (España)

Eskoriatza Extrem All Mountain 2014
Eguna: Uztailak 12 Larunbata goizeko 9etan.


Izen ematea: internet bidez kirolprobak helbidean edo egunean bertan Eskoriatzako plazan 8:15etatik aurrera.

Deskribapena:
Eskoriatzako BTT martxaren 25. urteurrenean, martxa erabat aldatu dugu. Bai ibilbideari dagokionez eta baita estiloari ere. Bi ibilbide egongo dira, bat motza distantziari dagokionez, 20 km ingurukoa eta 1100 metroko desnibel positiboarekin, eta bestea luzea 36 km-takoa eta 1700 metroko desnibel positiboarekin. Gogortasunari dagokionez, bata gogorra dela esan daiteke eta bestea Extrem. Ibilbide oso gorabeheratsua da eta fisikoki oso exigentea, izan ere inguruko jeitsiera polit guztiak sartu nahi izan ditugu eta ondorioz igoerak ere ugariak dira. Jeitsierak atsegin dituenarentzat martxa paregabea da. Bigarren zatia zerbait lasaiagoa da, ala ere esan daiteke ez daudela 100 metro lautadan ibilbide guztian. Ibilbidean lurrezko pistak eta sendak tartekatu ditugu. Senda ugari sartu ditugu (ibilbidearen %45-a), bai gorantza zein beherantza, baina batez ere beherantza. Jeitsiera guzti guztiak sendatatik dira. All mountain toke bat eman nahi izan diogu baina teknikoki oso elitista bilakatu gabe. Jeitsierak ez oso zailak baina oso entretenigarriak dira.
Ez da inor asko ibiltzen Eskoriatzako inguru hauetatik bizikletan, beraz paraje berriak eta ederrak ezagutzeko aukera paregabea duzue.

Martxa motza egiteko 2-3 ordu behar dira distantzia ez oso luzea izan arren. Ez harritu zuen kuentakilometrosak 8-9 km/h media markatzen badu.
Teknikoki, zailtasun maila ertain-altua dauka eta fisikoki altua.

Extrem martxa egiteko 3-5 ordu.
Teknikoki, zailtasun maila ertain-altua dauka eta fisikoki oso altua.

Anoa puntuak:
Luzea: 13.km-an, 25.km-an eta bukaeran.
Motza: 13.km-an eta bukaeran.

Dutxak eta mangerak Eskoriatzako kiroldegian.

Resumiendo: marcha físicamente difícil y técnicamente tirando a difícil. Es un continuo sube baja con algunas duras subidas y bonitas bajadas por sendero de tierra. No hay trialeras

6 iritzi

  • argazkia raundy

    raundy 13-jul-2014

    He realizado esta ruta  ver detalle

    Ibilbide polita bezain gogorra. Oso enduroa baina zearo gomendagarria. Ikusmirak ikusgarriak. Zati asko bidezidor. Igoera gogorrak eta jaitsierak pendentza handikoak baina ez apurtuak. Ea bide eta xenda hauek ez diren galtzen. Bejoindeiela antolakuntzakoei.

    PROPOSAMENA: waypoint gehiago ipiniko nizkioke track honi erakargarriago eta informazio gehiago emateko.

  • argazkia ibankere

    ibankere 13-jul-2014

    Eskarrik asko. Saiatuko gara senda hauek ez galtzen, zabaltzen hartutako lanaren ostean pena galanta litzateke. Espero inguruko jendeak erabiliko dituela.
    Hurrengo urtean gehiago

  • argazkia Anttontton

    Anttontton 14-jul-2014

    Mendian "jolastea eta gozatzea" gustatzen zaionarentzat oso martxa politta, benetan!Bidezidor polittak bai jetsiera eta baita igoeretan ere. Zailtasun dexenteko ibilbidea baina aurretiaz ondo nabarmendua eta azpimarratua.
    Nabari da lan asko egin dezuela, bejondeizuela!
    Hobetze aldera (nahiz eta lasterketa bikaina izan, bai bideei dagokienez eta baita antolaketari dagokienez ere), nere iruzkina tartean ihesbideak markatzea da. Hau da lasterketatik atera nahi duenarentzat (golpeengatik, matxurengatik, etab) puntuak markatzea, kanpokoak garenok ez baitugu ingurua ezagutzen.
    Hamarreko bat!!!

  • argazkia ibankere

    ibankere 14-jul-2014

    Ihesbideena oso gomendio interesgarria iruditzen zaigu. Beti dago non hobetu. Horrelako komentarioek lanean jarraitzeko ilusioa eta indarra ematen dute.
    Datorren urtean berriz ikusiko garela espero dut.

  • argazkia Anttontton

    Anttontton 14-jul-2014

    Seguru baietz!!!

  • argazkia ibankere

Si quieres, puedes o esta ruta