-
-
885 m
328 m
0
5,2
10
20,63 km

Bisitak 2958, kokapena 85

Nondik gertu Eskoriatza, País Vasco (España)

Eskoriatza Extrem All Mountain 2014
Eguna: Uztailak 12 Larunbata goizeko 9etan.


Izen ematea: internet bidez kirolprobak helbidean edo egunean bertan Eskoriatzako plazan 8:15etatik aurrera.

Deskribapena:
Eskoriatzako BTT martxaren 25. urteurrenean, martxa erabat aldatu dugu. Bai ibilbideari dagokionez eta baita estiloari ere. Bi ibilbide egongo dira, bat motza distantziari dagokionez, 20 km ingurukoa eta 1100 metroko desnibel positiboarekin, eta bestea luzea 36 km-takoa eta 1700 metroko desnibel positiboarekin. Gogortasunari dagokionez, bata gogorra dela esan daiteke eta bestea Extrem. Ibilbide oso gorabeheratsua da eta fisikoki oso exigentea, izan ere inguruko jeitsiera polit guztiak sartu nahi izan ditugu eta ondorioz igoerak ere ugariak dira. Jeitsierak atsegin dituenarentzat martxa paregabea da. Bigarren zatia zerbait lasaiagoa da, ala ere esan daiteke ez daudela 100 metro lautadan ibilbide guztian. Ibilbidean lurrezko pistak eta sendak tartekatu ditugu. Senda ugari sartu ditugu (ibilbidearen %45-a), bai gorantza zein beherantza, baina batez ere beherantza. Jeitsiera guzti guztiak sendatatik dira. All mountain toke bat eman nahi izan diogu baina teknikoki oso elitista bilakatu gabe. Jeitsierak ez oso zailak baina oso entretenigarriak dira.
Ez da inor asko ibiltzen Eskoriatzako inguru hauetatik bizikletan, beraz paraje berriak eta ederrak ezagutzeko aukera paregabea duzue.

Martxa motza egiteko 2-3 ordu behar dira distantzia ez oso luzea izan arren. Ez harritu zuen kuentakilometrosak 8-9 km/h media markatzen badu.
Teknikoki, zailtasun maila ertain-altua dauka eta fisikoki altua.

Extrem martxa egiteko 3-5 ordu.
Teknikoki, zailtasun maila ertain-altua dauka eta fisikoki oso altua.

Anoa puntuak:
Luzea: 13.km-an, 25.km-an eta bukaeran.
Motza: 13.km-an eta bukaeran.

Dutxak eta mangerak Eskoriatzako kiroldegian.

4 iritzi

  • argazkia garlo

    garlo 08-jun-2014

    He realizado esta ruta  ver detalle

    Hoy he ido a realizar esta ruta y me ha gustado mucho, la dificultad física es muy alta, muy bonitos los senderos,algunos están poco rodados y te puedes despistar. Hay pasos bastante técnicos pero como siempre digo "si no te ves seguro pasa andando" jeje! en un sendero que comienza con una calavera en un tronco al llegar abajo me he dado una buena ostia, pero nada solo rasguños y el soporte del gps para la basura.
    Ruta muy recomendable.
    Gracias por compartir

  • argazkia ibankere

    ibankere 09-jun-2014

    Hola Garlo,

    Los marcaremos bien para la martxa. Espero que venga mucha gente a la martxa y luego queden bien rodados los senderos, que con el trabajo que tiene abrirlos ahora hay que usarlos.

    Saludos

  • argazkia ibankere

    ibankere 09-jun-2014

    Por cierto, si tienes amigos que les guste el rollo all mountain o enduro light avísales de la martxa.

    Eskerrikasko

  • xabiru_ 17-jul-2015

    Aupa Iban,
    atzo in nauen ibilbidea.
    Kriston meritua dauko ibilbide hori prestatu izanak, bizi dana Eskoritzan eta bide geixenak ezagutu be enauen itxen.
    Berez nahiko garbi dau, baina badaz tramo batzuk bukaera aldera nar eta iratze askoaz, aber jendia animetan dan pasetan eta sendero hauek ez diren galtzen.
    Ibilbidea, bajetan trebea izanda eta forman egonda oso ondo dau, forman ez bazaz,gogorra.

    Aio

Si quieres, puedes o esta ruta