Jaitsi

Distantzia

88,7 km

Desnibel positiboa

2.432 m

Zailtasun maila

Ertaina

Desnibel negatiboa

2.458 m

Gehieneko garaiera

858 m

Trailrank

21

Gutxieneko garaiera

85 m

Ibilbide mota

Norabide bakarra

Iraupena

6 ordu 23 minutu

Koordenatuak

5762

Noiz igoa

6 de abril de 2019

Noiz egina

abril 2019

Bilatu pasatze eremuaren arabera

Bilatu hautatu dituzun eremuetatik abiatu edo pasatzen diren ibilbideak.

Lortu Wikiloc Premium Igo mailaz iragarkirik ez ikusteko
Bilatu pasatze eremuaren arabera Bilatu pasatze eremuaren arabera
Izan zaitez lehena txalotzen
1 iruzkina
Elkarbanatu
-
-
858 m
85 m
88,7 km

Ikusita 40 aldiz, jaitsita 3 aldiz

Nondik gertu: Egia, País Vasco (España)

Helburua ia lortua! Ibilaldi ederra, zailtasun teknikorik gabea gehiena pistaz errepide zatiren batekin.
Egiatik Garbera pasatuz San Markosera eta hemendik zementoko pistan barrena Perurenara doan errepidera. Perurenatik Listorretara eta gora zementoko pistan jatetxera. Langa pasa eta mendin pistan gaina hartu eta eskuinera hartzen degu Oiartzun norabidean Zariapetik. Jaitsiera txikia eta eskuinera Añarbe urtegira. Urtegia ezker aldetik zeharkatuz tunela pasa eta Goizueta Hernani errepidera iristen gera. Hernaniruntz hartu piskat behera egin ondoren, dena gora errepidez Arano arte. Aranon dena zuzen Leuneta leporuntz eta hemendik zeharka-meharka Andoaindik Adarrara doan pistara iritsiko gera. Pista behera abiadura bizian Andoainera, eta Andoainetik Belkoain gailurraren ingurura. Hemen adi ze bidea gaizki hartu nuen eta bidezidor oso alpatsu batetatik gora egin behar izan nuen, gogorra, Belkoaineko pistaraino. Gomendatzen dizueta Belkoainera pistaz igotzea edo ezker aldeko igoeratik, ze bidezidor hau benetan makurra da. Belkoainetik Adunako bidegurutzera eta hemen eskuinera Andatzaruntz. Andatza gainetik behera dago zailtasun gehien duen zatia, ze kortafuegosan eskuineko basotik jaitsi bait nintzen... Bide hau hartu nahi ez duena, bide berdinetik bueltatu daiteke, Txokoaldera jaisten den pistaraino. Jaitsiera bizia Txokoaldera, hemendik Aginara eta Aginatik Arratzain sagardotegi bidean gora autopista pasatu arte, ze hemen eskuinera hartuko bait degu Aritzetaruntz eta ondoren ezkerrera Igeldoko kanpin ingurura. Hemendik Igeldo herrira eta eskuinera hartzen degu Hotel Gudamendira. Zemento pistan behera bizi errepidea zeharkatu eta azken jaitsiera Erregeneara ta lasai lasai berriro Egiara.

1 iruzkina

  • argazkia axiaa73

    axiaa73 24 may 2019

    Buruan neukan buelta hau... datorren asterako erronka... Makinaaaa!

Nahi izanez gero edo ibilbide hau