-
-
737 m
2 m
0
15
30
59,79 km

Bisitak 1644, kokapena 4

Nondik gertu Anaka, País Vasco (España)

Hondarribitik Oiartzunera errepidetik egin dugu. Bertan, bidegorria hartu eta "Minas"era joan gara, bertako pareta igotzera. Behin Artitxulegin, Domiko aldera joan gara eta Domikoko iturriaren parean geratzen den pista hartuta Biursoro aldera jo dugu, baina zati honetan erne ibili beharra dago, une batean, 180ºko bira egin behar baitugu. Han "eskailera" latz batzuk topatuko ditugu. Tarte honetan indartsu egon beharra dago zangoa lurrean ez jartzeko. Pista jarraituta Aritxulegira jaitsiko gara berriro. Handik, Arditurrira jaitsi gara. Jaitsiera honek baditu une zailak. Nik, behin baino gehiagotan, jarri behar izan dut zangoa lurrean. Behin Oiartzunen, errepidea hartu dugu eta txintxo-txintxo, etxe aldera errepidetik.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau