-
-
742 m
208 m
0
6,2
12
24,84 km

Bisitak 7, kokapena 0

Nondik gertu Idiazabal, País Vasco (España)

Bide polita. Eguraldi kaxkarrarekin egina, baina gustora lokaztuta. Hasiera bide ona eta mendiko pista zabalekoa teknikoki zailtasun handirik gabekoa, nahikoa aldapa jarraitua, baina bi zatitan hortzak estutu beharrekoa. Batez ere, Etzegaratera heldu baino lehenagokoa, izan ere, lokaztua egon ohi da eta aldapa handia dago.

Ibilbide honen puntu beltza Etzegaraten Nazional 1a igarotzea da. Ez dago arduratu beharrik ondo ikusten delako kamioi edo autorik badatorren, baina tentuz ibiltzea komeni da.

Hortik aurrera Maizperako bidean dugun aldapa izugarri aldapatsua ez izanagatik, lokaztua egon ohi da ia beti eta ez da hain pista zabala eta ona; harriak topatzen dira bidean, beraz gogorra suertatu daiteke. Hortik aurrera jaitsiera teknikoxeago bat daukagu Maizpera iritsi arte. Hemen bidegurutzean eskuinera hartu beharko duzue.

Hortik aurrera ehizeko postu batzuk pasa ondoren eskuinetara hartu eta jaitsiera teknikoa hasten da Urtsuaran errekarekin topo egin arte beheran. Trackean ikusi bezala, bide okerra hartu genuen, hau da, pista zabala jarraitu ondoren pare bat kilometroz edo gaizki joan ginela ohartu eta Maizpera igo ginen berriz hemen bidea topatuz.

Jaitsiera oso teknikoa da, harri mordo batekin eta behin baino gehiagotan bizikletatik jaitsi beharrekoa, baina tarte batzuk ondo igarota gozagarria suertatzen da, erronka polita. Dena dela, tentuz ibili harriekin kolperen bat edo beste hartzeko parada baitago.

Behin erreka parera iritsita oso paisaia politak topatzen ditugu eta pare bat tokitan erreka zeharkatzeko egurrezko oholekin egindako pare bat zubitxo topatzen dira.

Hortik aurrera Urtsuaranera bide ona dugu eta hemendik Idiazabalera pista zabala eta azkarra, bihotza bizkortuko diguten 3 aldaparekin.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau