Iraupena  4 ordu 37 minutu

Koordenatuak 3116

Noiz igoa 6 de mayo de 2016

Noiz egina mayo 2016

-
-
767 m
89 m
0
9,9
20
39,53 km

Ikusita 1517 aldiz, jaitsita 29 aldiz

Nondik gertu: Ikaztegieta, País Vasco (España)

Ibilbide zirkularra: Ikaztegieta-Zaldibia-Arkakako putzua-Olakosaroi-Ausokoegiko txabolak-Errekonta mendi lepoa-Zaldibia/Larraitz errepidea-Gaintza-Otatza baserria-Ibiur-Ikaztegieta.

Ikaztegietatik Itsasondora bide gorritik. Itsasondotik Zaldibira errepidez . Unanubide baserritik Arkakako putzura Lareora doan Pr GI 2003 bidetik (Aiestaran errekaren ondotik eta oso erakargarria). Arkakako putzutik Olakosaroiraino Larraitzera doan Pr GI 2004 bidetik (polita, zeta luze batzuk eginez). Olakosaroitik (Zaldibiko aisialekua eta Aralarko sarbidea da) Ausokoegiko txaboletara desnibel handiko bukaera daukan mendi pista zabal batetik. Ausokoegitik Pr GI 2004 bidea hartzen da berriro, Ausagazteluaren atzetik, Errekonta mendi lepora aurrena eta handik Larraitzera jeisten doana. Pendize handiko malda behera dago tarteka arkaitza agirian eta harri haundiak daudelarik. Bakoitzak duen trebetasun arabera jetsi behar da kilometro eskaseko zati bat eta zenbait uneetan ankak lurrean jarri beharko dira. Ezetasuna baldin badago lokatz dezente ere aurki daiteke. Larraitzera iritsi aurretik ezkerretik alanbre hesiaren pasabidea gainditu eta jetsiera Zaldibia-Larraitz-Gaintza errepidera (hemen ere hasieran lokatza izaten da). Errepidez Gaintzaraino jarraitu. Ibiur urtegira jeisteko hasieran Gaintzako SL-Gi 15 (Irazusta bidea). Aurrerago bide hau uzten da eskubitik, marra zuri-horiak jarraitu behar dira. Mendi bidea dago eta hondatutako Otatza baserriaren ondotik pasa ondoren urtegiari bira ematen dion pistara iristen da. Urtegiari bira erdia eskubitik zuzenduta eman ondoren presatik gora Orendaingo bidea hartu behar da. Kilometro erdia edo gorago ezkerretik Larrunbe baserrira joateko pinudien artean doan bidezidorretik behera . Larrunbe baserritik Ikaztegieta-Legorreta errepidera porlanezko bidea dago.

Ikaztegietatik Unanubide baserriraino asfaltoa da (12 km.) . Zaldibia-Larraitz errepidetik Gaintzara ere beste 3 km. daude. Besteak askotariko bideak dira eta lehen aipatutako bi zatietan ez ezik nahiko erosoak dira orokorrean. .

Labur bilduta Goierritik Tolosaldera pasatzen da Aralar Parke Naturalari bisita motza eginez. Txoko eta panoramika bikainak ikuskatzeko aukera paregabea izango dira bidean zehar.
Bidegunea

Ausokoegiko pista

Bidea
Ikuspegia

Ausokoegiko pistaren bukaera

760 m altura
Ikuspegia

Ausokoegiko txabolak eta Ausokoi II trikuharria

Parque Natural de Aralar
Lepoa

Errekonta mendi lepoa eta iturria

Errekonta
Bidegurutzea

Eskubitik Unanubide baserri --Lazkao Etxe--Arkaka

Gi-3781
Bidegurutzea

Zaldibia, eskubitik Arkaka bidea

Gr35 y Gr35-Pr-Gi61
Bidegurutzea

Eskubitik Irusta bidea (SL-Gi 15)

Carretera sin pavimentar
Bidegurutzea

Eskubitik behera Otatza eta Ibiur urtegira

Bidegurutzea

Eskubitik Langa--Arkakako putzua

Portillo, Pr Gi-2003
Bidegurutzea

Eskubitik Urtegiko pista

Camino
Bidegurutzea

Ezkerretik Alanbre hesiaren pasabidea

Carretera sin pavimentar
Bidegurutzea

Ezkerretik behera bidezidorra Larrunbe baserrira

230 m altura
Bidegurutzea

Ezkerretik gora Olakosaroi bidea, Pr GI 2004 Arkaka-Larraitz

Gi-3781
Bidegurutzea

Eskailera Arkakako putzura jeisteko

Parque Natural de Aralar
Bidegunea

Ibiur urtegiko jetsiera

Bidegunea

Ikaztegieta

Ikuspegia

Olaeta auzoa, Iparragirre baserria

Carretera sin pavimentar
Iturria

Langa eta iturria

Portillo y fuente
Arriskua

Errekontatik jetsieraren hasiera

Jetsiera arriskutsua, tarteka bizikletaz ezina
Bidegunea

Errekontatik bizikletaz ezinaren bukaera

Pr Gi-2004
Bidegunea

Langa

Portillo, Carretera sin pavimentar
Bidegunea

Larrunbe baserria

Larrunbe
Bidegunea

Lazkao Etxe, Pr GI 2003 Zaldibia-Arkaka

Parque Natural de Aralar
Atseden-gunea

Olakosaroi

Area recreativa y fuente
Bidegunea

Olakosaroi bidea

340 m altura
Bidegunea

Olakosaroi bidea1

Bidea
Bidegurutzea

Orendain bidea eskubitik gora

Bidegunea

Otatza

Topopirineos 1b
Ikuspegia

Oteñe

Gaintzako jatetxea
Aintzira

Presa

160 m altura
Bidegunea

Urtegiko pista

Camino
Bidegunea

Zaldibia

Calle
Bidegurutzea

Zaldibia-Larraitz-Gaintza bidegurutzea

Gi-2133 y Gi-3372
Bidegunea

Zubialde baserria, Pr GI 2003 Zaldibia-Arkaka

Bidegunea

Zubiaurre Legorreta-ikaztegieta errepidea

Carretera Local

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau