Denbora  4 ordu 46 minutu

Koordenatuak 4148

Fecha de subida 9 de septiembre de 2017

Fecha de realización septiembre 2017

-
-
665 m
88 m
0
10
21
41,79 km

Bisitak 300, kokapena 7

Nondik gertu Ikaztegieta, País Vasco (España)

Ibilbide zirkularra: Ikaztegieta-Aldaba-Lopetegi-Jangoain mendi lepoa-Sta Marina errepidea-Etxetxo baserria-GR 34 (porlanezko bidea)-Zeazola erreka-Ibaieder urtegia-Pagorriaga-Domingo lepoa-Lizardi-Berostegi auzoa-Ikaztegieta.

Murumendi mendigunean dagoen mendi bide sareak mendi txirrinduan aritzeko aukera zabala eskeintzen du. Oria baliaratik naiz Urolako arroatik egin ditzazkete txango ezberdinak. Auzo errepide eta porlanezko pistak daude, baita mendi bide erosoak eta senda xumeak ere. Edozein baliararen sakonatik mendigunearen goiko partea zeharkatu nahi izan ezkero desnibel dexenteko aldapak gainditu behar dira eta hori da bide sare honen ezaugarri nabarmenena.

Ikaztegietatik abiatuta Ibaieder urtegira joan etorriko ibilbidea proposatzen da track hontan. Mota ezberdineko bideetatik igarotzen da. Asfalto eta porlanezko bideak, hartxintxarreko pistak eta bestelako mendibide eta senda mota tartekatzen dira ibilbidean zehar.

Luzera ertaineko buelta izan arren desnibela pilatzen da. Ibilbidearen zati batzuk lauak dira bainan aldapa nahiko luzeak igo eta jetsi behar dira, bere perfilak adierazten duen bezela. Tarte batzuk neketsuak eta besteak aski teknikoak izan daitezke.

Hiru zati dira, nere ustez ibilbide hontan aipatu beharrekoak. Etxetxoko aldapan baso lanak direla 300 bat metroko luzeran zabaldu egin dute lehen zegoen belar bidea (wpt.argazkian ikusten da) lehorra egon ezkero arazorik ez baina lokatz puntu bat izan daitekete euria egiten badu.

Bigarren puntua Ibaider urtegira jeisteko bihurgune asko dituen har txikiko pista da, bira asko ditu, zailtasun teknikorik gabe bainan abiada handia har dezake irristatzeko arriskua areagotuz; 5,5 km inguruko luzera du eta zeharkatu beharreko Zeazola errekan amaitzen da bapatean. Txirrindutik jetsi gabe pasa nuen errekastoa bainan eurite sasoietan kontuan hartu beharreko puntua da.

Eta hirugarrena Domingo lepotik Lizardiraino doan jetsierako basa bidea da. Hasieran nahiko erosoa izan arren azkeneko kilometroa oso bihurria dauka, lurrezko senda eta harri sueltona tartekatzen dira; ezetasun haundiko lekua da, irristakorra, zuhaitz adarrrak aurki ditzazkete ere bai. Txirrinduaren gainean jeisteko gutxieneko teknika eskatzen duen aldapa horietako bat da, aski basatia bainan gozagarria.

Ibilbidearen gutxi gorabeherako lapurpen orokorra:

- Ikaztegietatik Aldabako bidegurutzeraino 1,5 km bidegorri laua.
- Bide gorritik Lopetegi baserriraino 6,6 km asfaltoko igoera.
- Lopetegitik Jangoain leporaino harri eta hartxintxarreko1 km igoera.
- Jangoaindik Sta Marina errepideraino 1 km harrizko jetsiera azkarra.
- Sta Marina errepidetik 1,3 km igoera bidearen ondoan dagoen zerrategi bateraino.
- Zerrategitik porlanezko bideraino (GR34) 2 km lurrezko bidetik igoera gogorra.
- Porlanezko pistatik 1 km gorabeheratsua ondoren.
- Urtegiko jetsiera 5,5 km har txikiko pista zabala Zeazola errekaraino.
- Errekatik Ibaieder urtegira harrizko pista 1km jetsiera suabea.
- Urtegiko pistatik 4 km pista laua Itaun iturriraino.
- Itaun iturritik Pagorriagaraino 5 km igoera gogorra pista nahiko eroso batetik.
- Pagorriagatik Domingo mendi leporaino 2,5 km porlanezko pista gorabeheratsua.
- Domingo lepotik Lizardiraino 2 km jetsiera lurrezko basa bidea (hori-txuriz balizatuta).
- Lizarditik Itsasondoko Berostegi auzoraino hasieran hartxintxarra eta gero asfaltoa.
- Berostegitik Ikaztegietara bide gorria erabiliz.

Beste datuak: IBP zailtasun maila: 109

Metatutako igoeraren desnibela 1350.49 m
Metatutako jetsieraren desnibela 1332.75 m
Puntu garaiena 664 m (Pagorriagako lepoan)
Puntu baxuena 88 m (Aldabako errepidearen hasieran)
Batezbesteko 7,78% igoeren aldapa
Batezbesteko 9.93% jetsieren aldapa
Txirrinduaren gainean metatutako denbora 3:46:20 h

Antzeko aukera: https://eu.wikiloc.com/ibilbide-mountain-bike/ikaztegieta-ibai-eder-6868289
Topopirineos 1b
Zuzeneko gorako bidea
Endriokorta
Donejakue bidea markatzen duen zutabea dago bidearen hasieran
650 m altura
Pista berria ireki dute lehenengo bidearen gainetik
Topopirineos 1b
Sendero
Carril Bici
Gi-3042 y Carretera sin pavimentar
230 m altura
Jangoain
Larrinaga
Lopetegi
670 m altura

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta