Denbora  2 ordu 18 minutu

Koordenatuak 1352

Noiz igoa 12 de noviembre de 2019

Noiz egina junio 2019

-
-
519 m
402 m
0
6,2
12
24,87 km

Bisitak 23, kokapena 0

Nondik gertu Ermitagaña, Navarra (España)

OSORIK IRAKURTZEKO: https://mendikosterak.blogspot.com/2019/11/irunatik-ezkidi-mendiari-itzulia-btt.html
Txirrindulaz buruturiko bertze ibilbide bat aurkeztuko dut sarrera honetan. Oraingoan ere Plazaola trenaren bidetik Añezkar herrira eta ondoren Ezkidi mendiari itzulia emanik, Larraguetara jaitsi eta autopistaren ertzetik itzulia egiten duena.

25 kilometro ingurukoa eta aldapa gutxikoa. Ezkidi mendiari itzulia ematean pista eta bide estuago batzuk ez badira, gainontzekoa bizikletaz eroso ibiltzeko modukoa.



Ibilbidea eta altimetria.







Donibanetik abiatuta, Biurdana parkera gerturatuko naiz, bertan Plazaola trenaren bidea hartzeko.

Arga ibaira gerturatzean tunelean sartu eta ondoren zubira iritsiko gara.











 Ibaiaren bertze aldean, trenaren ibilbidea utzi eta ezkerreko partetik pasealekutik abiatuko gara Cuatro vientosera iristeko.



 Errepidea zeharkatu eta trenbideetara iritsik aurretik eskuinetik jarraitu.







 Aurrerago Tren zaharraren bidera iritsiko gara eta prestaturiko bidea, ezkerretik segituko dugu.











 Artikako igerilekuak igarota, tre zaharraren errailetara ailegatuko gara. Handik ezkerreko norantza jarraituz.







 Ingurubidearen azpitik igaro eta bertze aldean, ezkerreko pista jarraitu Berriozarrera hurbiltzeko.



 Errepidea gurutzatu eta zuzen Militarren eraikinetara iritsi. Bukaera partean ezkerrerantz doan errepidea hartuko dugu Berriobeitira iristeko.







 Antsoain herrira errepidez iritsiko gara eta erdiko partean ezkerretik behera doan kaletik errepide nagusia utzi.











 Berriobeitiko udala eta polikiroldegira iritsi eta bere gibelean dagoen parke eta belardietara igaroko gara.



 Eskuinetik Santa Eulalia eliza aldera bideratuko gara. Hantxe topatuko dugu Plazaolaren oroigarria eta arkua.











 Arkua igaro eta aldapan behera zuzen jarraitu.







Pista honek Juslapeña erreka zeharkatuz aurrera eramango gaitu.



 Elkarte herrira daraman pista zeharkatu eta zuzen jarraitu.



 Bertze bidegurutze honetan, eskuinetik Oteizako eliza bisitatzera desbideratuko gara. San Juan Batailatzailearen adbokaziokoa. 1200 urte inguruan eraikitakoa, Larunbe herriko elizaren aterpe gotikoaren antzeko bat dauka. Oin laukizuzenekoa.































 Berriz ere Plazaolako bidera irten eta aldapatxoaren bukaeran Ezkidi mendi-lepoan, errepide nagusira aterako gara.



 Tentuz ibili errepidearen bertze aldera igaro beharra dugu eta.



 Apur bat aurrerago eta ezkerreko aldean, pista bat abiatuko da. Honetatik sartu.
Intersection

Bidegurutze 01 Ezker

Arga ibaia zeharkatu eta pasealekutik ezkerrera jo.
Intersection

bidegurutze 02 Zuzen

Cuatro Vientosen errepidea zeharkatu eta zuzen tren bideetara jo.
Intersection

bidegurutze 06 Ezker

Ezkerretik errepidea segi. Militarren eraikinen bukaeran.
Intersection

bidegurutze 07 Ezker

Errepide nagusia utzi eta ezkerretik beherantz doan kalea hartu.
Intersection

bidegurutze 08

Bidegurutze honetatik eskuinera Oteizako Batailatzailearen elizara jo, gero itzuli.
Intersection

bidegurutze 11 Eskuin

Errepidea eskuinetik beherantz segi herritik ateratzeko eta autopistarantz bideratu.
Intersection

bidegurutze 15 Eskuin

Errepidera atera eta eskuinetik Iruñearantz jarraitu
Waypoint

Ur biltegi

Iturri zaharra eta ur biltegia Larragueta herrira iristean topatuko dugu.
Erlijio-eraikina

San Juan Bataiatzaile Eliza

Oteiza herriko eliza zaharra.
Intersection

Errepide Nagusia

Errepide nagusira Ezkidi mendiko mendi-lepoan aterako gara. Metro batzuk geroago errepidea zeharkatu.
Intersection

Lozarako errepidea

Errepidea kontuz zeharkatu eta zuzen jarraitu.
Intersection

bidegurutze 03 Ezker

Plazaolako tren bidea hartu eta ezkerretik tren berriaren bidearen pareko norantza jarraitu.
Intersection

bidegurutze 05 Ezker

Ezkerreko pista, Plazaolako bidekoa segi.
Intersection

bidegurutze 09 Ezker

Errepidearen bertze aldean ezkerreko pista hartu.
Intersection

bidegurutze 10 Eskuin

Eskuineko pistara pasa, honela aldapa ekidituko dugu.
Intersection

bidegurutze 12 Ezker

Autopistaren azpitik pasa eta ezkerreko pistatik segi.
Intersection

bidegurutze 13 Ezker

Bidegurutze honetan ezkerretik, autopistaren azpian dagoen tuneletik igarotzeko.
Intersection

bidegurutze 14 Ezker

Berriz ere ezkerretik, oraingoan errepidearen azpiko tuneletik igarotzeko.
Intersection

bidegurutze 04 Ezker

Plazaola tren zaharraren errailetara iritsi eta ezkerretik errepide azpirantz.
Waypoint

LARRAGETA

Larrageta herria
Lepoa

Ezkidiko mendi-lepoa

Pistatik mendi-lepo honetara iritsiko gara. Gero pista jarraitu.
Waypoint

Polikiroldegia

Polikiroldegira iritsi eta bere gibelean dagoen parkera atera
Waypoint

Plazaolako Arkua

Omenezko arkua eraikita dagoen puntuan, azpitik igaro eta Juslapeña errekarantz jo.
Zubi

Biurdanako zubia

Biurdanako zubia igaro eta handik Donibanera.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau