-
-
445 m
380 m
0
7,9
16
31,74 km
Ikusita 773 aldiz, jaitsita 39 aldiz
Nondik gertu: Iturrama, Navarra (España)
Igande honetako txangoa txirrindulaz burutu egin dugu.
Eguraldiaren iragarpenak onak ez zirenez, azkenean Iruñatik ibilbide zirkular bat egitea erabaki izan dugu.
Hasiera Amaiur Ikastolako atarian izan dugu eta 31,5 km inguruko txangoa burutu dugu, Sadar, Elortz eta Arga ibai ertzeak bisitatuz, ondoren Iza ingurutik buelta egiteko.
Ibilbidea eta altimetria.
Lagun gutxi elkartu izan gara gaurkoan, jendeak iragarpenen beldur zela eta, hala ere eguraldiak errespetatu gaitu eta tantatxo gutxi batzuk bertzerik ez ditugu izan.
Fuente del Hierro aldapatik beherat Sadar ibai ertzera iritsi izan gara.
Errepidea zeharkatu dugu Etxabakoitzen barneratzeko.
Bertan Elortz ibaiaren gaineko pasabidetik bertze ertzean dagoen txirrindulari eta oinezkoen bidea jarraitzeko.
Elortz ibaiko ertze honetatik zati bat egin dugu, aurrerago dagoen zurezko zubi baten bidez berriz ere ibaia gainditu dugun arte.
Askaltokia eta baratzak gainditu eta Zizurrera doan bidegurutzera iritsi izan gara.
Aurretik Eulzako jauntxerrirainoko aldapa genuen, eta poliki poliki garaitzea lortu dugu.
Berriz aldapa beherat Arga ibai ertzean dagoen parkeraino, eta bertan ezkerrerako bidegurutzetik zubi berrira.
Arga ibaiko bertze ertzetik, autopistaren azpiko eremura iritsiz. Bertan txirrindulekin krosa egiteko tokia prestatu dute, eta gaurkoan ere animatu izan da batek baino gehiago.
Eremu honen parean Elortz eta Arga ibaiak elkatu egiten dira.
Aurrerago jarraitu eta Arazuriko araztegirako sifoian gelditu izan gara azalpenak irakurtzeko.
Aurrerago Arazuriko zubi zaharra zeharkatu dugu, Argaren bertze aldetik jarraitzeko.
GEHIAGO IRAKURTZEKO: http://mendikosterak.blogspot.com.es/2018/05/iruna-ibero-iruna-txirrindulez.html

2 iritzi
Nahi izanez gero iruzkin bat utzi edo baloratu ibilbide hau
Ramonxx 04-nov-2018
Ibilbide hau egin dut egiaztatua Ikusi gehiago
Informazioa
Erraza jarraitzeko
Ingurunea
Ertaina
Bonita vuelta y suave para principiantes y veteranos
Mikel Oz 05-nov-2018
Es una ruta para cercana y cómoda. Gracias por tu valoración. Habrás visto en la foto que también la realizamos con niñas y niños.