-
-
466 m
374 m
0
7,4
15
29,74 km

Bisitak 441, kokapena 14

Nondik gertu Ermitagaña, Navarra (España)

Donibane auzotik aterata, Iruñerriatik ibilbidetxo bat. 2016-12-06
Donibanetik Barañainera eta bertan Lagunak igerilekuetatik pasa, sortu berria duten parkera. Han zubi berritik pasa eta ezkerretara pista hartu.
Arazuri herriko zubira iristen gara eta zubia pasaturik, eskuinetara jarraitu, ibaia zeharkatu gabe. Araztegiko errepidera iritsiko gara eta handik eskuinera, errepide nagusiarekin topo egin arte. Bertan errepidea ezkerretik segi eta aldapatxoa igotzerakoan, eskuinerat abiatu egiten den pista hartuko dugu. Pista horrek, aldapatxo bat igo eta gero Iberoko zubira eramango gaitu.
Iberoko zubia zeharkaturik zuzen jarraitu herrira iritsi arte. Elizatik errotara jaitsi eta gero errepide nagusira igo.
Kontuz ibili Iruñarako norantza hartu eta handik gutxira, ezkerretik abiatzen den pista hartu behar dugu eta. Pista horretatik segi urrengo zubia ikusi arte, han eskuinera jo eta Ororbiara iritsiko gara.
Herria zeharkatu eta errepide nagusiaren metro batzuk egin, hobeto espaloitik, herritik irten baino lehenago ezkerretik ateratzen den pista hartu behar dugu eta. Bide hau segi, errepide batekin topo egin arte, han eskuinetik abiatu egiten den pista hartu eta lantoki batetara iritsiko gara. Zuzen jarraitu eta pista horrek Orkoiengo zubi zaharrera eramango gaitu.
Ezkerretik eta autopistaren paretik doan pista jarraituko dugu. Lozatik Orkoienera doan errepidea metro batzutan zehar jarraitu beharko dugu, ezkerretik, eta eskuinera topatuko dugun aurreneko pistatik utzi.
Pista hau jarraituz Agustinesoeko poligonora iritsiko gara eta Berriozartik Iruñarako bidea hartu, Argako ibilbidearekin lotu arte. Bukatzeko Plazaolako zubi eta tuneletik Donibane auzora iritsiko gara.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta