Denbora  4 ordu 24 minutu

Koordenatuak 1475

Noiz igoa 6 de octubre de 2019

Noiz egina agosto 2019

-
-
440 m
375 m
0
9,7
19
38,92 km

Bisitak 21, kokapena 2

Nondik gertu Ermitagaña, Navarra (España)

GEHIAGO IRAKURTZEKO: https://mendikosterak.blogspot.com/2019/10/irunea-etxauri-asiain-iruna-btt.html
Bizikletaz buruturiko ibilbide zirkularra, Iruñeatik irten eta Etxauri herrira iritsiz, handik Asian herrirarte. Itzulera pistetatik Orkoien inguruetara eta ondoren Arazuriko jauregia bisitatuz. 39 km inguruko ibilbidea eta aldapa gutxikoa. Ahalik eta kilometro gehien pistetatik egiteko asmoz, eremu baten batean nekazari batek aintzinako pista bat ereindu du eta metro gutxi batzuk bizikleta gure gainean eraman beharko badugun arren, merezi izaten du errepideetatik baztertzea.

Ibilbidea eta Altimetria.







Baguada ingurutik irten eta Donibane igerilekuko gibeleko partean dagoen oinezkoentzako pasealekura zuzenduko gara. Txaleten ingurutik izango dugu ibilbidearen ikuspegi orokorra.











Bertatik Barañainerantz bideratuko gara. Landabenera doan errepidea zeharkatu eta zuzenean jarraitu.



 Lagunak eta Argaren parkera jaitsiko gara eta bertan ibilbide honekin bat egingo dugu.



 Parkean, eskuinera jo beharko dugu aurreneko bidegurutzean, Arga ibaia zeharkatzeko.







 Arga ibaia zeharkatuko dugun aurreneko aldia izango da oraingoa. Itzuleran bertatik pasako garelarik.



 Elortz eta Arga ibaiak bat egiten dute puntu honetan. Errepidearen azpiko eremuan trail zirkuito txiki bat prestatu dute.







 Pistatik jarraituz, Arazuriko zubi zaharrera iritsiko gara.



 Erdi aroko zubia gainditu eta eskuineko pistatik jarraitu beharko dugu.







Ibaiaren ertzetik doan pasealekuak, Arazuriko igerilekuetara eramaten duen zubiaren aldamenera eramango gaitu. Hala ere gaurko ibilbidea segitzeko zuzen jarraitu beharko dugu araztegiko errepidera iritsi arte.



 Errepidera ateratzean, eskuinetik Ororbia eta Paternain herriak elkartzen dituen errepideko bidegurutzera iritsiko gara. Kontuz hemen, errepidea zeharkatu eta ezkerretik errepidez jarraitu beharko dugu eta.







 Paternain herrira gerturatu beharra dugunez, bidegurutzean eskuinetik segi.







 Herrira iritsi eta bihurgunean errepide nagusia utziko dugu, eskuinetik industrigune batetara hurbiltzeko.







 Industrigunera iristean, ezkerreko karrikatik jaitsi, asfaltoaren bukaera arte iristeko.



 Industria gunea akitzen den lekuan, zuzen ageri den pistara pasako gara.



 Pista lasai honetatik jauntzerri batetara gerturatuko gara. Bertatik Sarbileko ikuspegia ederra da.



Erieteko jauntzerrira iritsiko gara.



 Erieteren inguruko informazioa hau eskaintzen digu wikipediak: "Eriete es una localidad española de la Comunidad Foral de Navarra perteneciente al municipio de la Cendea de Cizur. Está situada en la Merindad de Pamplona, en la Cuenca de Pamplona y a 14,1 km de la capital de la comunidad, Pamplona. Su población en 2014 fue de 1 habitantes

La localidad tuvo relativa importancia en la Cendea de Cizur. Ya consta como habitado en 1222 y más tarde como señorío de realengo donde se ubica un palacio de cabo de armería que perteneció en 1513 a Antonio Olleta. Más tarde el Marqués de Vesolla fue dueño y Señor del lugar. Tiene una iglesia parroquial dedicada a San Adrián, en la actualidad abandonada."














panoramica

Donibaneko behatokia

Argako haranarekiko behatokia
Intersection

Bidegurutze 01 Zuzen

Zuzen jarraitu Barañain aldera
Waypoint

Bidegurutze 02 Zuzen

Barañain azpiko parkera bideratu beharko gara, zuzen jarraituz.
Intersection

Bidegurutze 03 Eskuin

Aldapa igo ordez, eskuinetik Arga ibaira zuzendu.
Zubi

Zubia 1

Arga gainetik zeharkatuko dugun aurren zubia. Itzulera bertatik ere egingo dugu.
panoramica

Behatokia 1

Arga eta Elortz ibaiak elkartzen diren puntua da hau.
Intersection

Bidegurutze 04 Eskuin

Araztegira eramaten duen errepidera atera eta eskuinetik segi.
Intersection

Bidegurutze 05 Ezker

Errepide nagusira irten eta ezkerretik Paternain herrira aldera jarraitu.
Intersection

Bidegurutze 06 Eskuin

Patenain herrira segi.
Intersection

Paternain

Paternain herrira iritsi eta bihurgunean eskuinera bideratu, industria eremurantz.
Intersection

Bidegurutze 08 Eskuin

Zubitxo bat zeharkatzean, pista nagusia utzi eta eskuinetik mahats ondoetatik jarraitu.
Intersection

Bidegurutze 10 Eskuin

Errepidera irten eta eskuinetik Etxauri herrirantz
Zubi

Zubia 3

Argaren gaineko Etxauri herriko zubia
Intersection

Bidegurutze 11 Ezker

Errepide nagusia utzi eta ezkerretik izkue herrirantz segi.
Intersection

Bidegurutze 12 Eskuin

Izun errepidera irten eta eskuinetik beherantz segi.
Zubi

Zubia 4

Asiaineko Arga gaineko zubia
Intersection

Bidegurutze 13 Eskuin

Errepidera atera eta eskuinetik Iruñea aldera.
Intersection

Bidegurutze 14 Ezker

Errepidea gurutzatu eta ezkerretik abiatzen den pistara pasa. Iruña futbol taldeko zelaietara iristean.
Intersection

Bidegurutze 15 Zuzen

Errepidea zuzen zeharkatu
Intersection

Bidegurutze 16 Zuzen

Errepidea gurutzatu eta zuzen segi pistatik.
Intersection

Bidegurutze 17 Eskuin

Ororbiako zubi zaharrerako bidegurutzera iritsi eta eskuinetik segi.
Intersection

Bidegurutze 19 Eskuin

Errepide nagusira irten eta eskuinetik segi metro gutxi batzuk. Ezkerretik autopistarako igoera hartu beharra dado agudo.
Intersection

Bidegurutze 20 Ezker

Autopistara eramaten duen aldapa hartzeko ezkerretara jo beharra dago.
Intersection

Bidegurutze 21 Eskuin

Aldaparen goiko aldean errepidea utzi eta eskuinetik Arazurira jo.
Zubi

Zubia 5

Arga ibaia zeharkatzeko oinezkoen zubia
Intersection

Bidegurutze 23 Eskuin

Errepidea zeharkatu.
Intersection

Bidegurutze 24 Ezker

Argako zubia gainditu eta ezkerretik ibai ertzetik doan pistara jaitsi.
foto

ARAZURIko Jauregia

Arazuriko jauregia https://mendikosterak.blogspot.com/2019/10/irunea-etxauri-asiain-iruna-btt.html info gehiago
Waypoint

ARTAZKOZ

Artazkoz herria
Erlijio-eraikina

Artazkozkeko eliza

Artazkoz herriko eliza
Waypoint

ETXAURI

Etxauri herria.
Intersection

Bidegurutze 18Eskuin

Eskuinetik beherantz doan pista segi autopista gainditu gabe.
Intersection

Bidegurutze 09 Ezker

Puntu honetan ezkerretik bertze mahats ondoetara igaro eta zuzen jarraitu pistatik.
Intersection

Bidegurutze 22 Eskuin

Errepidea utzi eta portlandezko pistatik beherantz Arga ibaira.
Intersection

Bidegurutze 07 Zuzen

Industria gunea akitzean zuzen abiatzen den pistara igaro.
fuente

Artazkoz herriko iturria

Iturri zaharra
Waypoint

IZKUE

Izkue herria
fuente

IZU ITURRI

Izu herriko iturri zaharra
panoramica

ERIETEko Jauntxerria

Erieteko jauntxerria https://mendikosterak.blogspot.com/2019/10/irunea-etxauri-asiain-iruna-btt.html info gehiago
Waypoint

ZELAIA 1

Bertan pista desagertu egin da. Nekazariek lurra ereintzen dutelako
Waypoint

ZELAIA 2

Kontuz bertan pista galdu egiten bai da berriz ere. Nekazariek pista desagerrarazi bai dute
Zubi

Arazuriko zubi zaharra

Arazuriko zubi zaharra

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau