Zailtasun maila   Ertaina

Denbora  egun bat 4 ordu 37 minutu

Koordenatuak 3028

Fecha de subida 17 de septiembre de 2013

Fecha de realización septiembre 2013

-
-
919 m
313 m
0
32
64
127,39 km

Bisitak 2165, kokapena 30

Nondik gertu Pamplona, Navarra (España)

Bi egunetan egindako ibilbidea:
Lehenengoan, Iruñetik Lizarrara, donejakue bidean barna, eta Vasconavarro tren zaharraren bide berdean barna Azedoraino.
Bigarrenenean, Azedotik Gasteizeraino bide berdean barna.

Lehenengo etapan gogorrena Erreniagara igotzea da. Eta handik beherako bidea deseroso samarra bidean dauden harriengatik. Mañeruko igoera ere ez da makala. Hori pasatuta, Lizarrainokoa nahiko laua da. Bideak ez du galbiderik, Donejakue bidea baita, eta marka asko dago (eta jende asko dabil, hori izan daiteke agian txarrena).
Lizarran, Vasconavarro (edo Cangrejero) tren zaharraren geltokia bilatu (Ikastolaren ondo-ondoan). Handik eskuinetara egin, eta segituan ageri dira Bide Berdearen seinaleak. Horiek oso erraz segitzen dira kilometro gutxi batzuetan. Baina, bat-batean, ah... desagertu egiten dira. Bide Berdea desagertu egiten da, soroek hartua dutelako, eta aukera bat errepidea hartzea da. Baina guk bertako bi txirrindulariren laguntzaz, pistetan barnako beste bide bat egin genuen, errepidea zapaldu gabe berriz ere Bide Berdea hasten den tokiraino eraman gintuena. Eskerrak Lizarrako bikote hari!
Bide Berdea berriz hartuta, segituan helduko gara Murietara. Bide Berdea jarraitzeak ez du inolako zailtasunik. Azedoraino egin genuen guk lehenengo egunean, eta bertan lo (kanpin bat dago).
Bigarren egunean, Azedotik atera eta Bide Berdea bukatzen den punturaino joan ginen. Handik aurrera, Gerñuko mendatea igo beharra dago. Hasieran errepidea hartu, eta kilomtro batzuen buruan ezkerretara ateratzen den pista bat hartu behar da (kasu track-a jarraitzean). Pistak gora egiten du eta pare bat kilometro nahiko gogorrak ditu. Punturik altuenera iritsi aurretik, gainera, pare bat aldiz egiten du behera, oso malkartsu. Eta, noski, igoera bukatu dela pentsatzen duzu, baina... kia! Berriz gora ikaragarrizko malda! Horrela pare bat aldiz. Track-ean punturik gorena markatua dago. Handik aurrera bai, malda behera da. Arazo handirik gabe Gasteizeraino.
Gazteluko Plazatik Ama Zuriaren Plazaraino bi egunean.

Zailtasuna: teknikoki ez da zaila. Erreniagako jaitsiera izan daiteke zailena.
Ura: ia herri guztietan dago iturriren bat.
Gasteizko Ama Zuriaren Plaza, ibilbidearen bukaera hiriaren bihotzean.
  • argazkia Bide berdearen bukaera
Honaino iristen da bide berdea Gasteizera bidean. Hemendik aurrera, Gereñuko mendatera iristeko, errepidera atera beharra dago tarte batez, eta gora egiten hasi. Baina adi ibili, errepidetik pistara sartzen baita luze gabe.
  • argazkia Bide berdearen hasiera
Puntu honetan hasten da bide berdea. Lizarratik honaino iristeko aukerarik errazena errepidea hartzea da. Baina guk Lizarrako bikote batekin egin genuen topo eta errepidea zapaldu gabe eraman gintuzten Lizarratik bide berdea hasten den puntu honetaraino. Luzeagoa da, baina gozagarriagoa ere bai.
  • argazkia Erreniaga
  • argazkia Erreniaga
  • argazkia Erreniaga
Erreniaga mendira igotzea da etapa honetan gogorrena. Bide ona du goraino, nahiz eta goialdean oso malkartsua izan. Goitik behera segitzeko bidea nahiko txarra da, harri asko bidean. Baina poliki eta pazientziaz, ongi egin daiteke.
  • argazkia Gares
  • argazkia Gares
  • argazkia Gares
Gares Iruñea eta Lizarra artean dago. Donejakue bideko puntu garrantzitsua da, eta ezin zubi ederragoa du.
  • argazkia Lizarrako tren geltoki zaharra
Lizarrako tren geltoki hau, Vasco-Navarroaren lehenengo geltokia zen. Hemendik ateratzen zen trena Gasteizera joateko. Egun,eraikina toki ederrean dago. Bide berdea oso ongi markaturik dago zati honetan, Lizarratik ateratzeko, eta halaxe jarraitzen du kilometro gutxi batzuetan. Baina gero galdu egiten da, eta Murietara joateko, bide berdea berriz hartzera, aukera bat errepidea da, eta beste bat guk egindako bidea, Lizarrazko bizikletero batzuek gidatuta (fidatzekoa, beraz).
  • argazkia Gereñuko mendatea
Bigarren zatian, punturik altuena. Hemendik aurrera, gehiena jaistea da Gasteizeraino. Punturik altuenera iritsi aurretik, bi aldiz jaisten da bidea oso modu basatian (ikus argazkia). Ematen du igoera bukatu dela, eta bat-batean, berriz egin behar da gora. Pazientziaz hartu. Hirugarrenean igotzen da bidea punturik altuenera.

3 iritzi

  • lezea 21-sep-2013

    Que hazaña y que interesante. Hace 50 años yo también fui de Iruña a Gasteiz en bicicleta, pero por carretera

  • mikelvl 21-sep-2013

    Aupa! Un par de etapas de lo mas interesante, completamente recomendable!

  • argazkia VILUZU

    VILUZU 28-sep-2013

    Eskerrik asko!
    Oso buelta polita da.

Si quieres, puedes o esta ruta