Denbora  2 ordu 2 minutu

Koordenatuak 1317

Noiz igoa 23 de mayo de 2017

Noiz egina mayo 2017

  • Balorazioa

     
  • Informazioa

     
  • Erraza jarraitzeko

     
  • Ingurunea

     
-
-
555 m
381 m
0
7,7
15
30,76 km

Bisitak 900, kokapena 25

Nondik gertu Ermitagaña, Navarra (España)

Txirrindularekin egindako 30,8 km luzera duen ibilbidea erraza.

Donibane auzoan hasita, Barañainerako joan eta Eulzako jauntxerriarako bidetik ibaira jaitsi.




Eulzarako bidegurutzea



Eulzatik ezkerretara ibaiara jaisteko
Ibaiara iritsi eta gurutzea eskuinera hartu behar da zubia igarotzeko.









Autobidea azpitik igaro eta Zizur Nagusirako aldapari aurre egin behar zaio.

Herrira iristean, eskuinetik, jarraitu Gazolazeko mendira igotzeko. Hasierako bidea errepidea da futbol zelaiak arte, gerora harrisko pistan bilakatuko da.





Momentu batean behatoki eder batekin topo egingo dugu. Bertan gerrako fusilatuen omenezko oroigarri bat dago.













Azken zatia apur bat okerrago badagoen arren, zailtasun gehiegirik gabe Gazolazeko gailurrera iritsiko gara.









Hasierako jaitsiera ez da txarra baina zikuen landa batera iristean, harriak nagusi dira eta kontuz jaitsi behar da. Pistara iritsi eta eskuinetik errepide zahar eta kaskar batetik Ororbiatik datorren errepidera iritsi beharra dago. Bertan kontuz ibili eta eskuinera joz, apurtxo batez jarraitu, ezkerretik abiatzen den pista ikusi arte.









Berriz ere pistatik segi. Igoera bat izango dugu eta ondoren jaitsiera Iberoko ertaroko zubiarekin topatu arte. Geroago herrira igo eta Iruñara don errepidea hartu, metro gutxi batzuk aurrerago, ezkerretik abiatu egiten den pistara pasako garelarik.













Pista honek Izkuetik datorren errepide zahar eta zubira eramango gaitu. Bertan eskuinetik Ororbiara joango gara.

















Ororbia herrian, polikiroldegitik errepide nagusira iritsi eta ezkerreko espaloitik herriaren bukaera aldera ateratzen den portlanezko pistara pasako gara, hau ere ezkerretik abiatu egiten da.

Aurrerago harrizko pista batean bilakatu egiten da eta kilometro batzuk jarraitzerakoan, bide gurutze batekin topatuko gara, bertan errepidea hasi egiten da. Eskuinetik ateratzen den pistatik jarraitu.













Arazuritik ateratzen den errepide bat zeharkatu eta Orkoiengo Erdi arako zubira iritsiko gara.

Ezkerretik ateratzen den pista segi.

















Aurrerago errepide batekin topo egingo dugu eta ezkerretik metro batzuk ibilia, eskuin aldetik abiatzen den pista batetara pasatzeko. Azken hau autobidearen paretik doa, Berriozarrera iritsi arte.

Berriozarretik Hiperren zonaldera eta handik Arga ibaiko pasalekura iritsi. Azkenik Plazaolako trenaren bidera pasa, berriz ere Biurdana parkeraino.




Waypoint

Irteera

Abiapuntua
Picnic-a

behatokia

Gazolazeko mendi zerran dagoen behatokia
Zubi

Erdiaroko zubia

Ibero herrira iritsi aurretik dagoen zubia
cima

Gazolaz

Gailura
Intersection

Gurutze 03 eskuin

Barañainetik aldapa jaitsi eta eskuinera hartu behar da zubia igarotzeko
Intersection

Gurutze 05 eskuin

Gazolaz mendira igotzeko eskuinetik segi
Intersection

Gurutze 06 eskuin

Eskuinera jaitsi pista hobegoarekin topatu arte
Intersection

Gurutze 07 eskuin

Errepidea, edo gelditzen baten arrastoak jarraitu.
Intersection

Gurutze 08 ezker

Erne hemen. Errepidetik metro gutxi batzuk egin eta gero, ezkerretik utzi behar da asfaltua.
Intersection

Gurutze 09 ezker

Ibero herritik atera eta segituak ezkerretik abiatu egiten den pistara pasa behar da.
Intersection

Gurutze 10 eskuin

Bidegurutzea. Ezkerretik zubia ikusten da. Guk ordez eskuinera ateratzen den pista jarraitu behar dugu.
Intersection

gurutze 11 eskuin

Errepidea eta asfaltora atera aurretik, eskuinetik abiatzen den pista jarraitu beharra dago.
Intersection

Gurutze 12 ezker

Ororbia herriaren azpian dagoen bidegurutze. Bertan zubia ikusgai dugu. Gure kasuan ezkerretik ateratzen den pista hartu, ibaiaren parean doana.
Intersection

Gurutze 13 errepide ezker

Errepidea hartu eta daramagun norantza jarraitu.
Intersection

Gurutze 14 eskuin utzi errepide

Erne egon. Errepidez metro gutxi batzuk egin eta gero eskuinetik abiatzen den pistara pasatu beharra dago eta.
Intersection

Gurutze01 eskuin

Barañain herritik Eulzara hartu behar den errepide eta bidegurutzea
Intersection

Gurutze02 ezker

Eulzako jauntxerrira iritsi eta ezkerretik portlandezko pistara pasa.
Intersection

Gurutze04 eskuin

Ibaia pasa eta autobideara iritsi aurretik eskuinerako norantza hartu behar da, aurrerago tunel baten bitartez bertze aldera igarotzeko.
Intersection

Na-7010 y Carretera de Gazólaz

Gazolazera doan errepidera atera eta eskuinetik metro gutxi batzuk ibili, aurreneko ezkerreko, pistatik berriz asfaltoa uzteko.

1 komentario

  • Alronre 07-abr-2018

    Ibilbide hau egin dut  egiaztatua  Gehiago ikusi

    Día perfecto!!

Nahi izanezkero edo ibilbide hau