-
-
1.228 m
762 m
0
16
31
62,79 km

Bisitak 933, kokapena 1

Nondik gertu Jaca, Aragón (España)

*Jaca - Getaria zeharkaldia*

Zeharkaldia Jacatik abiatuko dugu, herri amaieran, base militarraren ondoan dagoen parke batetik. Bertan iturri bat dago eta gure bidoiak bete ditzazkegu bertan. Parketik abiatu eta Canfranc/Candanchu bidea hartu bezain pronto ezkerretara aldapa harritsu eta maldatsu batetik jeitsiko gara. Zazpi bat kilometro egin beharko ditugu ibaiaren ondotik Castiello de Jaca izeneko herrixka batera iritsi arte.

Herri honetan ibaia eta karretera zeharkatuko ditugu eta zuzen-zuzen zeharkaldiko lehen aldapa gogorretan sartuko gara. Herri gora iritxitakoan karreterari itsatsita dijoan bidetik jarraitu eta Aratoresera dijoan karreterarekin topatuko gara. Ezkerretara biratu eta gora jarraitu beharko dugu. Aratores pasa eta aurrera jarraituaz segituan iritsiko gara gainera.

Handik karretera jarraituaz jeitsiera baten ostean Borau-ra iritsiko gara. Aurrera jarraitu beste igoera bat pasatuaz Aisa-ra iritsiko gara. Nahi izanez gero hemen bazkaldu dezakegu baina hurrengo herrian egitea gomendatzen dut. Horrela futbol zelaia eta igerilekuak ezkerretara utziaz Jasa izeneko herritxora abiatuko gara. Nola ez, bestel mendi batekin topatuko gara. Aurreko bi mendateak bezalakoxea.

Esan bezala Jasa-n bazkaltzea gomendatzen dut. Ez egin nik egindakoa. Nik Urdués-en bazkaltzea pentsatzen nuen eta hemen izan nuen zeharkaldiko unerik gogorrena, psikologikoki noski.

Jasa utzi eta Aragüés de Puerto-tik Urdués bitartean dagoen mendatea igotzen hasten gara, baina mendatea ibil ezina da. Dena harri handiz betea eta bizikleta gainean igotzea ezinezkoa egiten duena. Honek pertsona bat psikologikoki hondatu egiten du. 3 ordu mendatea igo eta Urdués-era jeixteko suhesi batetik. Beste gomendio bat, Jasa-tik Aragüés de puertora egin beharrean Echo-rarte karreteraz egitea gomendatzen dut hegoaldetik.

Urdués-etik bide berdina jarraituaz Echo-ra egin dezakegu edo nik eginda bezala karreteraz jarraitu.

Behin Echo-n indarrak errekuperatu eta Anso-ra irixteko karreteraz jarraituko dugu. 12 kilometro bakarrik falta dira. Mendatea igo eta jeitsiera luze baten ondoren, inongo arazorik gabe iristen gara Anso-ra. Herri txiki eta polita, dena harrizko etxez josia. Hirigunea kotxez libre egoteak herria hobeto ezagutzeko aukera ematen du.

Hidratatu eta gastronomiaz gozatzea besterik etzaigu falta.
Deskantsatu.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta