-
-
599 m
0 m
0
80
161
321,69 km

Bisitak 127, kokapena 7

Nondik gertu Allees Marines, Nouvelle-Aquitaine (France)

(EU) Trans Euskal Herria (mendi txirrindularitza) ibilbidearen Ipar tartea, kostatik gertuena. 5-8 egunen artean egiteko ibilbide lineala. 332 km denetara, 7.500 metro metatuan, itsasoko mailatik, Sollube mendiko 600 metrora.

Ibilbidearen zatirik hiritarrena da eta kostaldeko herriak bisitatzeko aukera ematen digu. Dena den, kontuan izan behar da mendiko bizikletaz egiteko ibilbidea dela. Bideak ekialdetik mendebaldera Euskal herriko kostaldea zeharkatzen du, hiri ederrak eta arrantzale herri txikiak bisitatzeko aukera ematen du, modernitatea eta gure itsasoko lotura batuz. Mendia eta itsasoa lotzen dituen ibilbidea da.

Lapurdin, Baionako katedraletik aterako gara Errobi ibaia lagun dugula, bere uretan iparraldeko etxeen euskal arkitektura isla dugula. Uztaritzen ibaiaren ondotik doan paseoa utzi eta Senpereko bidea hartuko dugu. Basoetan zehar, hemen ohikoak diren muinoak zeharkatzen ditugu Larrun mendiak norabidea seinalatzen digularik. Larrunetik hurbil Xoldokogaina lakuaren hertzetik pasako gara. Jaitsieran bista ederraz gozatu dezakegu, Bidasoako ibaiaren bokalea Txingudiko badian, Hendaiako hondartzaraino.

Kirol portuan itsasontzia hartuko dugu Hondarribira pasatzeko. Merezi du geldialdia egiteak bere alde zaharra eta kale koloretsuak ikusi, zerozer jateko profitatzen dugun bitartean

Higer lurmuturretik gora Guadalupe santutegira goaz urren. Jaizkibel mendiaren barneko magaletatik zehar, Pasai Donibanera helduko gara. Herri ederra, bere etxe dotore eta koloretsuak ibairen gainean oso erakargarriak dira. Berriz itsasontzia hartuz beste aldera igaro eta Urgull mendia igoko gara, Donostiako panoramika liluragarria behatzeko.

Donostia, munduko pintxoen hiriburua, atzean utzi eta Igeldo menditik Oriora eramango gaitu bideak, azken Euskal Balea arrantzatu zuen herriraino. Hemen Bidasoa bailaratik datorren jatorrizko TEH ibilbidearekin bat egingo dugu.

Ibilbideak itsasoari paralelo darrai azpimarratzekoak diren herriak zeharkatuz: Zarautz surflari dotorea, Getariako alde zahar harzoladuna bere parrillan egindako arrainen usainarekin, eta azkenik, Zumaia, Deba eta Mutriku “Flysch” dun labarrengatik ezagunak orain, arrantzagatik lehen.

Ondarrun Gipuzkoako zatia utzi eta Bizkaian sartuko gara. Azken arrantzaleen herriak bisitatuko ditugu kosta malkartsu honetan. Ondarrutik Lekeitiora egingo dugu jauzi, portuko langileen joan etorriak ikusirik, edo eta turisteena. Lekeitiora Mendexatik jaitsi eta segituan Lea ibairen ondoko bideari ekingo diogu. Hala ere, herriak bisitatzea merezi du, kaia, hondartza eta uhartearekin batera.

Ibaian gora abiatuko da bidea, pizkanaka pizkanaka ola zaharrak eta baserri ezkutuak bisitatuz, oinezkoekin partekatutako ibilbide zoragarritik. Aulestin bidea eta norabidea utziko dugu, aldapan gora joateko eta bailaraz aldatzeko, Nabarniz igarota, Oka ibaiaren arrora goaz, Urdaibaiko Natura Erreserbarantz. Bidean Omako baso margotua bisitatuko dugu eta gero, Santimamineko kobazuloetatik gertu, Gernikako paduretan murgilduko gara.

Bakearen herrira hurbildu gaitezke, Euskaldun guztien independentzia irudikatzen duen Haritza ikustera, eta bide batez bakearen museoak, euskal herriak jasotako matxinatuen eraso krudelen historia ezagutzera. Padurak zeharkatuta, itsasadarraren ezkerraldeko herriak goitik ezagutuko ditugu, Sollube deiadar mendiko magaletatik, bere tontorretik gertutik (zikloturismoko bertsioak aldiz herri hauek ezagutzeko aukera ematen du).

Jaitsieran Gaztelugatzeko Donienera ailegatuko gara, leku eder eta lasaia turisten tranpa bilakatu da, Joku Dema telesaia arrakastatsuaren eraginez. Hala ere, ikusgarria.

Bakio eta bere txakolindegiak atzean lagako ditugu, basoz-basoz eta magalez-magal, Uribe eskumaldean sartuko gara, Mungiatik gertu, kosta gogorra iparrean utzita, Butroeko gaztelura gerturatu ahal izateko, euskal erromantizismoko ikurra. Plentzia eta Gorlizko badiari izkin egin eta surflarien kostan agertuko gara berriz, Barrikan, handik Sopelara eta jarraian, hirien eskumaldera helduko gara, Getxoko labarretatik.

Ibaizabaleko sarrerara arte eramango gaitu ibilbideak, Euskal Herriko industriaren ikurra ikusi ahal izateko, Bizkaiko zubia, behin Getxoko portu zaharreko aparteko giroaz gozatu eta gero, Getxotik Portugaletera gurutzatu ahal izateko, Gizateriaren ondare modernoa erabiliz.

Lapurdiko kosta turisten etxeengatik pistetatik zapaltzea zaila da, aldiz, Bizkaiko ezkerralde populatuan, industriari lotutako etxe eta fabrikengatik da. Hala ere, nekez, Serantes menditik eta Luzero lurmuturra erabilita, doi-doi egingo dugu aurrera ikuspegi itzelek lagunduta, Bilborantz eta superporturantz. Erne Serantesko jaitsieran, teknikoa baita, oso, Luzero lurmuturreko gerrako bateriak ikusi nahi badituzu, kolperik hartu gabe. Handik. Euskal kostaldeko azken tartea ikusgai dugu, euskaldunen lurraldeko azken hondartza, Arena, findegi modernoaren itzalean.

Euskal Done Jakue bidea harturik, hondartzatik gurutzatuko du bideak Barbadun ibaia, azken ezustekoa zain dugula ... Itsaslur bide berdetik labarretatik azken kilometroak ezagutu ahal izateko. Hau amaituta, Muskizeraino egingo dugu bide lasaietatik, han trena baitugu Bilborantz, eta indartsuenentzat baita Bidegorria ere: helmuga bera, Tinanioaren hiria.

Informazio gehiago: https://transeuskalherria.wordpress.com/

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

(ES) Ruta lineal para realizar en 5-8 días el tramo Norte de la Trans Euskal Herria por la costa (ciclismo de montaña). 322km en total, 7.500 mt acumulados, desde el nivel del mar hasta los 600 metrts del monte Sollube.

Es el tramo más urbano de la TEH por su cercanía a la costa y el paso por las distintas poblaciones costeras añadiéndole atractivo turístico. No por ello deja de ser una ruta de Btt. Ésta recorre de Este a Oeste la costa de Euskal herria visitando bellas ciudades enlazadas por pequeñas poblaciones pesqueras aunando tradición con modernidad sin olvidar sus orígenes y su vinculación al mar. Es una ruta de montaña y mar que nos va a permitir descubrir preciosos rincones fruto de este encuentro.

Partimos de la catedral de Baiona en la provincia de Lapurdi, tomando el curso del río Errobi acompañados por el reflejo en sus aguas de las coloridas casas de arquitectura vasca norteña. A medio camino de Uztaritze dejamos el paseo por la orilla del rio y giramos en dirección Senpere. A través de sus bosques vamos salvando las innumerables lomas que caracterizan la zona, siguiendo el rumbo que nos marca el monte Larrun. Una vez en sus cercanías lo bordeamos hasta alcanzar el lago Xoldokogaina. En el descenso disfrutaremos de las hermosas vistas sobre la bahía de Txingudi en la desembocadura del rio Bidasoa hasta alcanzar la playa de Hendaia.

En el puerto deportivo tomamos el barco para acceder Hondarribia en Gipuzkoa. Merece la pena un “pitstop” para disfrutar de un paseo por su casco histórico, sus coloridas calles y de su gastronomía.

Por el faro de Higer accedemos al santuario de Guadalupe, patrona de Hondarribia. Continuamos por la ladera interior del monte Jaizkibel hasta llegar al admirado pueblo pesquero de Pasai Donibane con sus casas coloridas y señoriales en contacto directo con la ría. De nuevo una embarcación nos cruza a la otra orilla. Sólo queda subir al monte Ulia para disfrutar de una bella panorámica de la Bella Easo.

Dejamos Donostia no sin saborear algún delicioso pintxo y por el monte Igeldo llegamos a Orio, en donde se cazó la última ballena vasca. En este punto nos unimos al recorrido original de la TEH que viene del valle del Bidasoa.

La ruta sigue paralela al mar saltando entre destacadas poblaciones como la señorial villa, ahora surfera de Zarautz, las empedradas calles del sorprendente casco antiguo de Getaria con su inconfundible olor a pescado a la parrilla, Zumaia, Deba y Mutriku con sus Flyschs, y la historia escrita en sus acantilados.

En Ondarroa dejamos atrás el tramo Gipuzkoano y entramos en Bizkaia. Visitaremos los últimos pueblos pesqueros de esta tan accidentada costa hasta Lekeitio, repletos de pescadores o turistas. Si bien al bajar de Mendexa la ruta se desvía por el río Lea sin entrar a Lekeitio, una visita por su casco, playa e isla no estará de más .

A continuación seguiremos el curso del rio Lea hacia su nacimiento, por rincones maravillosos entre baserris y ferrerías hasta Aulesti, en donde cambiaremos de dirección para, pasando por Nabarniz, cambiar al valle del rio Oka, ya en la ría de Gernika, no sin antes pasar por el bosque pintado de Oma, cerca de las cuevas de Santimamine, antes de cruzar las marismas de la ria.

La ruta nos lleva hacia el mar, pero podemos retroceder hasta Gernika y conocer la ciudad de la Paz, tristemente conocida por los bombardeos de los franquistas, así como su Roble, representativo de la libertad de los vascos y las instituciones vascas allí situadas. Siguiendo hacia las marismas, una vez cruzadas comenzaremos a subir hacia el monte bocinero de Sollube, observando desde las alturas la margen izquierda de la ría (la versión cicloturista permite conocer estos pueblos), prácticamente hasta llegar a su cumbre. Desde allí, descenderemos hacia San Juan de Gaztelugatxe. Otrora remanso de paz, ahora bullicioso lugar por la publicidad de la saga de Juego de Tronos. Aun así, espectacular.

Dejaremos atrás la localidad de Bakio y sus bodegas de txakolin y cruzando bosques y colinas sin descanso nos adentraremos en la comarca de Uribe, ya cerca de Mungia, en donde veremos el castillo romántico de Butroe. Dejaremos a un lado la badía de Plentzia/Gorliz y retomaremos la costa en Barrika y Sopela, rodeado de ambiente surfero. Poco a poco se barruntan las grandes urbes y llegaremos por los acantilados a Getxo, en donde tras disfrutar de su puerto viejo avistaremos ya el abra y la desembocadura de la ría, junto con la industrial margen izquierda.

Cambiaremos de orilla a través del transbordador de Bizkaia, patrimonio industrial de la humanidad. Si en Lapurdi la costa por monte y sendas es difícil de acceder por las casas turísticas, son ahora las zonas industriales y las moradas de sus trabajadores las que complican el avance. No obstante, el recorrido avanza por el Serantes y Punta lucero, con vistas al abra, al puerto y al gran Bilbao, rodeados de fortines y baterías de las guerras de los últimos siglos. La bajada del Serantes requiere técnica o paciencia, si pretendemos proseguir sin percances.

Desde Punta Lucero observamos ya el último tramo de costa vasca con la playa de la Arena y la refinería a sus espaldas. Cruzaremos por el arenal el rio Barbadun y junto con los peregrinos conoceremos la vía verde de Itsaslur, a la cuál accederemos con alguna que otra sorpresa. Dejaremos la costa al acabar la senda costera para iniciar el trayecto final por caminos y sendas ciclabes tranquilas hasta la localidad de Muskiz y su estación, en donde podremos tomar el tren hacia Bilbo, o los que tengan ganas aún, seguir por Bidegorri (senda ciclable) hasta la gran urbe.

Más información: https://transeuskalherria.wordpress.com/

Ver más external

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta