Denbora  2 ordu 14 minutu

Koordenatuak 994

Noiz igoa 17 de mayo de 2019

Noiz egina abril 2019

-
-
25 m
-1 m
0
5,1
10
20,49 km

Bisitak 137, kokapena 5

Nondik gertu Labenne, Nouvelle-Aquitaine (France)

Labenne Oceanetix Marismes D´Orxerako bizikletaz osaturiko ibilbide erraza eta laburra aurkeztuko dut oraingoa. Kanpin batetatik irten, Labenne herrira gerturatu eta handik Marismes D´Orx ezagutzera. Kontutan izan erreserba naturala izanda, oinezkoentzako pasealeku bat dagoela eta txirrindularekin joatekotan, soilik zati bat bisitatzerik izango dugula. Hortaz aukeran da harrera gunean txirrindulak utzi eta oinez burutu paduraren zati balurrera itzulia ematerik dagoen ibilbidetik.

Ibilbidea erraza eta bereziki natura gunean animali ezberdinak behatzeko aukera eskaintzen duena.



Ibilbidea



Kanpinetik irten eta bidegorrira iristerakoan, ezkerreko norantza hartu beharko dugu.



Agudo Labennera doan errepidera iritsiko gara eta oraingoan, ezkerretik ere herrira zuzenduko gara.







Momentu batean bertze aldera igaro beharko dugu, bidegorria bertatik doa eta.

Errepidetxo bat gurutzatu



eta aldapa txiki baten ostean, institutuaren aldamenetik igaro eta aurrerago errotonda batean Labenneko sarreran izango gara.



Aurreneko errotondan, ezkerreko norantza hartuko dugu trafiko gutxiago topatzeko eta herria inguratuz errepide nagusira irteteko.



 Errepidetxo bat zeharkatu eta etxetxoen aldameneko bidegorritik jarraitu







 Azkenik errepide nagusira irtengo gara, hipermerkatuaren ingurura.



Errepidearen bertze aldera pasa eta aparkalekutik jarraitu, ezkerreko norantzan eta errepidearen espaloitik.

Bidegurutzean ezkerretik jarraitu beharko dugu errepidetik Marismes D´Orxerako norantzan.

Apur bat aurrerago trenbideak gainditu beharko ditugu.







 Eta bertze bidegurutze batera iristerakoan, ezkerreko bidegorritik segi.







 Autopistaren gaineko zubitik igarotzeko.



 Metro gutxi batzuren ondoren bidegorria amaitu egiten da eta errepidera atera beharko dugu.







Errepideak aldapatxo txiki baten ostean Marismes D´Orx-eko harrera gunera iritsiko gara. Horretarako bidegurutze bat izango dugu, etxe nagusira iristeko.











 Aukera ona izan daiteke bertan bizikletak utzi eta oinez paduraren zati txikiari buelta emanten dion bidea egitea.



Gaurkoan denbora gehiegi ez dudanez, errepidera aterako naiz eta txirrindularekin ibilbidearen erdia egingo dut.



 Errepideak, padura zuzenean zeharkatu egiten du.







 Paduraren bertze aldean, behatokitxo eta bertze paduraren zati txiki batera iritsiko gara.



 Geroago ezkerreko errepidetik jarraituko dugu.



Baina lehenago argazki batzuk egitera eta animaliak Hego Marismen behatzeko momentua dugu.



 Ceintureko ubideak padura bitan banatu egiten du



 Hego Marisme.











Errepidea momentu batean pista bilakatu (errepidea, Saint Marie de Seignanera doa eta) eta zuzenean paduraren amaierara iritsiko gara.

Bertan behatoki eder bat dago dorre batean. Han ere topatuko dugu zentrale hidroelektriko zahar bat.







 Le Boudaigie kanala.







 Oinezkoentzako bideak, padurari buelta ematen dio, baina debekatua dago txirrindulekin aritzea bertatik.



GEHIAGO IRAKURTZEKO:
https://mendikosterak.blogspot.com/2019/05/marismes-dorx-labenne-oceanetik.html
Labenneko udal kanpina
Errepidera atera eta ezkerretik Labenne herrirantz.
Bidegurutze honetan ezkerretik segi, bidegorritik.
Paduraren puntu honetan behatoki dorrea dago eta zenbait ibilbideen hasiera ere.
Labenne herriko eliza.
Kalea zeharkatu eta bidegorritik segi.
Errotondan, errepidea zeharkatu eta zuzen jarraitu bidegorritik.
Kontuz bertan bidegorria amaitu egiten bai da eta errepidetik jarraitu beharra dago eta.
Kanpinetik irten eta bidegorritik ezkerretik segi.
Errotondara iristean, eskuinetik jarraitu Labenneko etxetxoak inguratuz.
Errepidera irten eta eskuinetik Labenne Oceanerako bidegorrira iritsi arte.
Erosteko hiperra.
Hego paduraren behatokia eta errepidearen bidegurutzea. Zuzen kanala igaro eta ikuspegi ederrak.
Herriko polikiroldegia.
Labenneko postari etxea.
Erreserbaren harrera-gunerako bidegurutzea.
Karrika honetan eskuinetik segi.
Tren bideak zeharkatu eta zuzen segi.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau