-
-
156 m
30 m
0
7,9
16
31,78 km

Bisitak 47, kokapena 4

Nondik gertu Amespétou, Nouvelle-Aquitaine (France)

Etapa laua eta erraza. Bidea hartxintxar, errepide eta lurrezkoa.

Senpereko aintzira ospetsutik abiatu eta Ustaritzeko basoetan murgilduko gara, bere aintzineko haritzez inguraturik. Inguru lasaietik herri ospetsu eta turistikora joango gara, piperragatik munduan ezaguturik, Ezpeleta ezagutuko dugu.

Herri Urratsek lau haizeetara zabaldu du Senpere baina herri koxkor hau ere bestelako irudiengatik ezaguna egin da. Lasai ezagutzeko hobe ikastolen jaiarekin bat ez egitea gure bisita, eta udako oporralditik kanpo, bere edertasunaz eta lakuaz gosatu ahal izateko lasaitasunez.

Senpereko lakuari bira eman giharrak berotzeko eta laster Mokotxoborda kalean zehar herria utziko dugu atzean. Errepidea topatuko dugu, D3a, hartu eta lberehala bihurgunean pista bat behatuko dugu, eskumaldean. Jarraitu eta azken baserriaren ondoan bidezidor batek D3ra eroango gaitu berriz.

Errepidetik ezkerretara jo eta arin-arin eskumatan hau utzi, porlanezko pistatik behera. Laster, Uztaritzeko basoan murgilduko gara, haritzak eta haritzak.

Hurrengo bidegurutze handian eskumatara jo eta Aranzetakoborda bidera bideratuko gaitu. Eskumara joan eta zubitxoa igaro, gero gora km batean barna. Laster, adosatuak ikusiko ditugu eta aurrera jarrituko dugu D3 errepidera heldu arte.

Hau hartu eta lehengo aukeran ezkerretara jo, errepide lasaiatik joateko. Arruntza herriko seinalea ikustean eskubira joango gara Moleresenborda bidean zehar, aurrera jarraitu D-250 errepidera heldu arte. Honi lotu eta laster desbideraketa eskumatara, Etxehandikoborda bidetik.

Jaitsiera polita dugu zain. Amaitzean egurrezko zubia gurutzatu, eta beste aldean ez gara Senpererako norazkoan joango, ezkerretara baizik eta erreka gainditu, baina porlanezko bidetik.

Minutu batzuetan pista hobetuko da eta D88an amaituko dugu, hau gurutzatu eta aurrean ezkerreko bideari jarraituko diogu, Ezpeletara heldu arte.

Ezpeleta ezagutu eta osoa gurutzatu, errepide nagusiraino. Senpererako bidea hartu eta Zudaire herrira (Souraide) sartuko gara. Herriaren goikaldean biribilgunean Souraidegaraikobiderantz joan eta gurutzebidera heltzean, Garaikobordako bidea hartu. 500metro inguru handik eta eskumatara agertuko zaigun basora doan bidezidorra hartu. Etxe batera heltzean bidea estutuko da baina jarraitu, basoa inguratuko dugu eta azkenean Senperera helduko zara.

Informazio gehiago liburu honetan duzu, guk erabilitakoa: Rutas para descubrir Euskal Herria en bici. Alvaro Muñoz eta Ibon Martín

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau