naroagara
33 6 101
  • argazkia lekeitio-otoio-zatika-lekeitio
  • argazkia lekeitio-otoio-zatika-lekeitio
  • argazkia lekeitio-otoio-zatika-lekeitio
  • argazkia lekeitio-otoio-zatika-lekeitio
  • argazkia lekeitio-otoio-zatika-lekeitio
  • argazkia lekeitio-otoio-zatika-lekeitio

Denbora  2 ordu 44 minutu

Koordenatuak 1110

Fecha de subida 8 de abril de 2017

Fecha de realización abril 2017

-
-
466 m
64 m
0
3,1
6,3
12,6 km

Bisitak 1461, kokapena 33

Nondik gertu Lekeitio, País Vasco (España)

Nola iritsi Lekeitiora?
Ibilbide hau egin nahi duten kanpoko jendearentzako, autobus zerbitzua dago (Bilbotik, Donostiatik...). Autobus geltokia irteera puntutik oso gertu dago. Izan ere Irteera puntua herriaren erdian baitago Eskolapean. Bertara iristeko, R.M.Azkue ikastola aurretik igaro beharko dira eta dena aurrera egin tabernak hasten diren lekuraino. Tabernak hasten diren lekura iristean, aurrera jarraituz gero, “plaza” itxurako leku bat aurkituko dugu bidegurutze batekin. Hor hasten da ibilbidea.

Kotxez etortzen direnak ostera, hainbat aukera izango dute aparkatzeko. Esan behar dut uda aldera oso zaila dela aparkatzeko toki bat aurkitzea pila bat jende etortzen delako Lekeitiora oporretan. Aparkaleku nagusienak, Arropainen eta Otoio behean dauden hainbat aparkaleku dira. Oso leku zabala kotxea uzteko. Lekua gustukoa ez bada, nik kaian edo Santa Katalinako itsasargira doan bidean utziko nuke kotxea. Izan ere hasiera puntura joateko ez zen arazorik izango eta oso erraza izango zen aurkitzeko.

Dutxatzeko aukerak: Ibilbidea behin bukatuta, Isuntza hondartzan bainu bat hartzeko aukera dago. Bertan Garraitz edo batzuek dioten moduan, San Nikolas uhartea bisitatzeko aukera ematen digu hondartzak. Dutxatu nahi izan ezkero, Isuntza arraun elkartean daukagu aukera bat. Beste aukera Polikiroldegira joate izango zen Kaiatik zehar.

Bisitatzeko eta Jateko lekuak: Santa Katalina itsasargia esan beharra dago gaur egun museo bat dela eta bertan kostako itsasargien istorioa kontatzen digute. Itsasargiaren goiko aldean, Taberna bat dago eta han zerbait hartzeko aukera dago itsasoari begira. Beste museo bat Marierrotakoa da baina Santa Katalina bezala herritik nahiko apartatuta daude museo biak.
Gastronomiaren aldetik Lekeition gehien aurki dezagun jatekoa arraina da itsaso aldean bizi garelako eta herri arrantzalea delako.

Ibilbidea

Ibilbide honetan Otoio menditik eta kostatik ikusten diren ikusten diren paisaiaz gozatzeko aukera izango dugu. Baita ere, Lekeitioko lekuak ezagutzeko aukera eta bertako gastronomiaz gozatzeko aukera. Ibilbideak hiru lur mota izango ditu %75 mendi pista %10 porlana eta %15 bide asfaltatua eta ibilbide borobila izango da.
Irteera puntua Lekeitioko “Eskolapea” izango da, herri erdian kokatuta dago (KM0).
Bide asfaltatutik irtengo gara Santa Katalina itsasargira iritsi arte. Itsasargira sartu baino pixka bat arinago, ezkerretara bide bat dago “Maderas de Lekeitio” barrena eramango gaituena. Lehenengo aldapa txiki bat igoko dugu eta ondoren jaitsi. Jaisten gauden bitartean itsasoaz gozatzeko aukera izango dugu. Aldapa jaistean dena aurrera jarraituko dugu mendiaren ezkerretik eta fabriken eskuinetik. Momentu batean toki zabal baten aurrean aurkitu gara Maderasen. Leku zabala igaro eta beste aldera pasatuko gara porlanezko bidea dagoen lekura. Eskuinerantz eginez aldapa gora igoko dugu eskuineko aldean etxe bat aurkitu arte. Etxearen alboan hesi bat dago beraz izkin batetik igaro beharko gara. Hesia pasatu ostean dena behera jarraituko dugu Otoio mendiaren kartel bat aurkitu arte eskuineko aldean. Kartelaren bidea hartuko dugu mendi pistan sartuz. Mendi pistan sartzean oso garrantzitsua izango da plato zein pinoiak aldatzea aurreraxeago porlanezko aldapa luze eta gogor bat datorrelako. Lau kurba pasatu beharko ditugu aldapa guztia igotzeko. Azken kurbako aldaparen goian, ezker aldea iturri bat aurkituko dugu (Ez dauka urik). Iturriaren aurrean bidegurutze bat aurkituko dugu ezkerrera hartu behar dena (mendi pista). Aurreraxeago, beste bidegurutze bat aurkituko dugu baina guk ezkerretara hartuko dugu. Eskuinekoak merendero batera eramango gaitu bertatik ere bista ederrak ikusi dezakegu. Ezkerreko bidea jarraitzen dugun enean, etxe bat aurkituko dugu (Talaia). Talaian, talaieroek lehengo garaian balea ikusten zutenean, abisua ematen zieten arrantzaleei. Gaur egun etxe txiki abandonatu bat besterik ez da. Teilatu goitik Lekeitio guztia ikusteko aukera izango dugu. Talaiatik gora mendi pistak jarraitzen du (GR) zuriz eta gorriz markatuta dago bidea. Aldapa txiki hori harriz beteta dago eta teknika ona izatea eskatzen du. Den aurrera jarraituz (8.Puntuan) “Mirador” bat aurkituko dugu. Bertan R.M.Azkue ikastolako ikasleek jarritako postontzi bat eta aparteko eskultura arraro bat aurkituko dugu. Andik Otoio puntan dagoen antena ere ikusi daiteke. Ibilbidea aurrera jarraituko dugu eta aldapa behera jaiste hasi harrien tartetik. Kontu handia izan behar da ez delako oso jaitsiera egokia mendiko bizikletan teknika gutxi dutenentzako. Harrietatik jaisterakoan eskubitara hartuko dugu eta hurrengo(GR) ikusten dugunean bidetik irtengo gara ezkerrera eginez. Dena aldapa gora izango da eta bi bide gurutze aurkituko ditugu. Lehenengoan aurrera jarraituko dugu eta bigarrenean eskuinetara hartuko dugu horrek berriz ere (GR) ibilbidera eramango gaitu. Gailurrera iritsi arte (GR) jarraituko dugu. Aldapa oso maldatsua izango da tontorreraino eta zati batzuetan agian bizikletatik jaitsi behar izango zara ibilbidea gainditzeko. Gora heltzerakoan bi bide daudela konturatuko gara. Batek antenara eramaten du eta besteak postontzi bat... dauden lekura. Esan genezake mendi honek bi tontor dituela. Jaisteko Gran Recorrido bide balizatua jarraituko dugu mendi pistatik irten arte. Irtetzen garenean ezkerretara hartuko dugu dena aldapa behera harritsua izango da. Kartel batzuk aurkitzen ditugunean, guk PR-BI 145 Zatikarako bidea hartuko dugu 1,3km iristeko. Behera balizatuta egongo da (PR) seinaleekin. Etxeak ikusten diren bidegurutzean eskuinetara hartuko dugu dena aldapa behera eta etxeen albotik igaroko gara. Jaisten gaudela beste seinale batzuk aurkituko ditugu guk PR-BI 145 jarraituko dugu Kurtziara. Bide asfaltatuan adi egon behar gara bide nagusia pasatzen baita aurretik eta guk bertatik pasatu behar dugu Artika auzora jarraituz. Bide asfaltatutik dena aurrera jarraituz iturri bat aurkituko dugu ura edan nahi izan ezkero. Bidea jarraitzeko iturrira joateko bidetik bueltatu behar gara pixka bat eta lehenengo bidea eskuinetara dagoena hartu. Berriz ere mendi eta porlanezko pistetan sartuko gara. Bidetik ez irteteko dena aurrera eta behera egingo dugu tunel bat aurkitu arte. Tunela pasatutakoan bi bide izango ditugu baina guk eskuinekoa hartuko dugu bide hori jarraituta kanpo futbolaren atzeko aldean irtengo gara. Bertatik irteteko ezkerretara jarraituko dugu eta dena behera jaitsi autobus geltokian agertu arte. Han ikus dezakegu anbulatorioa ere badagoela. Ibilbidea amaitzeko R.M.Azkue ikastola aurretik pasako gara eta berriz ere Eskolapera bueltatu.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta