Denbora mugimenduan  6 ordu 4 minutu

Denbora  9 ordu minutu bat

Koordenatuak 7662

Noiz igoa 1 de septiembre de 2019

Noiz egina agosto 2019

-
-
1.868 m
1.060 m
0
14
27
54,47 km

Bisitak 8, kokapena 0

Nondik gertu El Campo, Castilla y León (España)

Lores herrian hasi eta Cervera de Pisuergan amaitzen den ibilbidea. Fuentes Carrionaseko parke Naturaleko inguruetatik doa ibilbidea, eta Pozo Curavacas aintzira zoragarrira igotzen da. Bi kotxe beharko dira ibilbidea egiteko, edo bestela Cerveratik Loresera errepidez 20 km gehitu beharko dizkiogu.
Lores herritik, pista eroso bat abiatzen da, Descansaburros deituriko lepo bateraino igotzen dena. Azken kilometroa oso gogorra da baina zati honetan pista zementatua dagoenez igotzeko aukera ematen du. Lepo honetatik Majada de Tañugara jaitsiko gara.Bertan, pista utzi beharko dugu hegoaldera joateko erreka ondotik. Zati hau da ibilbideko deserosoena, pistarik ez bait dago. Oinezkoen bide estu bat jarraitu behar da, eta tarte dexentetan oinez joan beharko dugu. Hala ere, ahaleginak merezi du, bailara honetan izango dugun bakardade eta paraje ederrengatik. Erreka jarraituz Pinedako bailararaino iritsiko gara. Bertan pista on bat hartuko dugu Carrion ibaian gora bailararen bukaerarte eramango gaituena. Curavacas azpian gaude jada, eta bertako aintzirara igotzeko ahalegin handia egin beharko dugu, tarte batzuetan txirrinda eskuan eramanez, baina gora iristean gure neke guztiak desagertuko dira, paisaia ikustean.
Hemendik aurrera, Pineda bailara ia osoa jaitsiko dugu, modu erosoan. Iturria dago ura hartu ahal izateko, eta iturriaren ondoren ezkerrera hartuko dugu, bailaraz aldatzeko.
Igoera eroso baten ondoren Collado Doncellas lepora iritsiko gara eta bertatik Cerveraraino doan jaitsieraz gozatu ahalko dugu.
Ibilbide paregabea, nahiko exijentea tarteka oinez joan behar delako baina edonor asebetetzeko modukoa.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau