-
-
1.132 m
30 m
0
82
164
328,6 km

Bisitak 207, kokapena 8

Nondik gertu Andoain, País Vasco (España)

(EU)

Trans Euskal Herria (mendi txirrindularitza) ibilbidearen IparEkialdeko tartea 5-8 egunen artean egiteko ibilbide borobila. 328 km denetara, 8.550 mt metatuan, Berako 30 metroko mailatik, Pirinioko Burdinkurutzetako tontorrera, 1.130 metrotan.

Andoain herritik abiatuko gara. Hemen, Plazaolako bide berdea erabiliz Leitzaranen murgiltzen da. Ibaiari jarraitzen dio, haran bakarti eta ixil honetatik gora, basoetan barna, Lekunberrira heldu arte, Nafarroan. Iruñera arte trenbide ohi honen zaharberritutako tarteen bidez egiten du aitzina. Ostean, hiria atzean uzten du sigi-sagaka Arga ibaiaren arrotik Eguesibarrera ailegatu arte, Elia herrizka dotoreraino.

Pirinioek marraztutako bailarak zeharka gurutzatzen ditu bideak, gora eta behera, muinoak eta haranak igarotzen, Artzibarren murgildu arte. Handik Urdirotzera igo eta orain dela gutxi aurkitutako erromatar bidetik eramaten gaitu. Hurrengo kilometroetan bailarako bide zaharrak erabiliz inguruko herrizkak lotzen joaten da, harik eta Auritz eta Orreagako lautada txikia zapaldu arte.

Basoen abaroa erabiliz Orbaitzeta gurutzatzen du bere arma ola zaharra ikusirik. Ondoren, Betolegiko ubidea bidaide duela Irabiako urtegira hurbiltzen gaitu, Iratiko oihanaren bihotzean, Europako pagadirik handienetakoan. Baxenafarrora egiten du jauzi Zize ingurutik, eta Donibane Garazira amiltzen da ikuspegi ederrez gozatuz.

Donibane Garazi bisitatzeak merezi du, gotorleku itzela izan zen Nafarroaren erreinuko azken eremu hau. Erromesak ere hemendik egiten dute bidea, baina gureak, hegoalderantz jo beharrean, ipar-mendebalderantz jotzen du, kontrabandisten bideetatik eta Baxenafarroa eta Lapurdiko barnealdeko herri xarmagarriak igaroz, kostarantz beti, Sara herriarekin topo egin arte. Han, norazkoa aldatu eta Barnealdeko lesakarantz egingo dugu aurrera. Ostean, Gipuzkoa sartuko gara, Andoainera berriz ailegatzeko, baina lehendik Aiako Harrien natura parkea zeharkatuko dugu, bere pago basoen abaroan.

Oharrak:

* Plazaolako bide berdean tunel asko dago, eta nahiz eta luzeenetan argiteria eduki ,argia eramatea komeni da.
* Andoain herrira Donostiatik joan daiteke Renfe aldiriak erabiliz eta baita txirrindulaz ere.
* Gps-arrastoa Auritzera heltzen da, Orregatik 3.5kilometrotara. Hurbiltzea aholkatzen dugu, Done Jakue bidetik edo errepidetik .

Informazio gehiago: https://transeuskalherria.wordpress.com/

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

(ES) Ruta circular para realizar en 5-8 días el tramo NorEste de la Trans Euskal Herria (ciclismo de montaña). 328 km en total, 8.500 mt acumulados, desde los 30 metros sobre el mar en Bera, hasta las estribaciones del monte Burdinkurutzeta en Pirineos, sobre los 1.130 metros

Partimos de Andoain. En este punto comienza la vía verde del Plazaola que nos introduce en el valle de Leitzaran. Siguiendo el curso de su rio recorremos este bello y frondoso valle aislados del mundo urbano hasta llegar a Lekunberri. La ruta continúa enlazando los tramos recuperados del desmantelado tren hasta llegar a Iruñea.

Nos alejamos del entorno urbano de la ciudad siguiendo el serpenteante curso de rio Arga hasta alcanzar el valle de Egües y más concretamente la pequeña y cuidada población señorial de Elia.

En sentido transversal a los valles que descienden del pirineo vamos superando valles y collados hasta alcanzar el desconocido valle de Arce. Subimos al precioso circo de Urdirotz y a media ladera recorremos parte de la calzada romana recientemente descubierta. Siguiendo los viejos caminos del valle vamos enlazando las pequeñas y hoy prácticamente deshabitadas poblaciones hasta llegar a la planicie de Auritz/Burguete y Orreaga/Roncesvalles.

Continuamos nuestro camino protegidos por la espesura del bosque hasta llegar a Orbaitzeta previo paso por las ruinas de la vieja fábrica de armas. Tomamos el canal de agua de Betolegi para alcanzar el embalse de Irabia en pleno corazón del bosque de Irati y nos sumergimos en uno de los mayores hayedos de Europa. Cruzamos al Pais Vasco norte por Irati-Zize y descendemos a Donibane-Garazi cresteando por las desnudas lomas disfrutando de vista excepcionales.

Donibane-Garazi, villa medieval amurallada de callejuelas empedradas y viejos puentes bien merece hacer un pequeño alto. Nos despedimos de los peregrinos que parten hacia Santiago y recorremos la frontera siguiendo caminos de contrabandistas y visitando las pintorescas poblaciones vascas continentales hasta llegar a Lesaka, de nuevo en la península, en la Alta Navarra.

Pronto, ya de vuelta en Gipuzkoa, protegidos por frondosos bosques de hayas trasmochas atravesamos el Parque Natural de Peñas de Aia finalizando en Andoain, punto de partida de la travesía.

Notas:

* En la vía verde del Plazaola hay muchos túneles, y aunque los más largos están iluminados, es bueno llevar luz.
* A Andoain se pude acceder desde Donostia en bici o utilizando el tren de cercanías de renfe.
* El track se queda en Auritz, a 3,5 km. de Orreaga. El que quiera acercarse puede seguir el camino de Santiago en sentido contrario o ir por carretera.

Más información: https://transeuskalherria.wordpress.com/

Ikusi gehiago external

2 iritzi

  • argazkia jainig

    jainig 27-jun-2019

    Hola, gracias por compartir vuestro trabajo.
    Podríais recomendarme como dividir el trayecto en 5 etapas y que distancias y desniveles saldría en cada una de ellas?
    Muchas gracias.
    Javier.

  • argazkia TransEuskalHerria

    TransEuskalHerria 02-jul-2019

    Eskerrik asko Javier. Te proponemos estas 5 etapas:

    E-1 Andoain-Iruñea: 73,5Km 1.018 desnivel
    E-2 Iruñea-Orbaitzeta: 69,3 km 1.759 desnivel
    E-3 Orbaitzeta-Bidarrai: 72,5 Km 1.768 desnivel
    E-4 Bidarrai-Lesaka: 56,5 Km 1.540 desnivel
    E-5 Lesaka-Andoain: 53,8 Km 1.833 desnivel

    Si quieres los tracks o alguna otra consulta, podemos seguir en privado, escríbenos.

    ondo izan, Agur

Nahi izanezkero edo ibilbide hau