Zailtasun maila   Ertaina

Denbora  4 ordu 45 minutu

Koordenatuak 4553

Fecha de subida 15 de octubre de 2017

Fecha de realización octubre 2017

-
-
754 m
500 m
0
10
20
40,31 km

Bisitak 49, kokapena 1

Nondik gertu Lekunberri, Navarra (España)

Ibilbide hau Lekunberriko Kantinatik Leitzarango sarreraraino doa eta ondoren buelta. Berez, Lekunberritik Leitzara 15 kilometro inguru badaude ere, Leitzarango sarreraraino (edo irteera nondik begiratzen den) beste bost gehitu behar zaizkio.

Ibilbidean zehar tramo asko dira bereizten direnak euren artean, baina denak dira ederrak. Lekunberritik atera bezain laster, Malloak aurrez aurre ikusteko aukera izango dugu. Ibilbide guztia zuhaitz eta landaretzaz inguratutakoa da eta urte garai ezberdinetan bere kolore propioak hartzen ditu.

Dena den, ibilbide guztian, guztien arreta piztarazten duena ez dira, landare, animali edo paisaia zehatzak, 2.700 metroko tunel beltz eta luzea baizik. Huitziko tunela argiztatua badago ere, hau ez dago soberan. Barrura sartu ahala iluntasuna, hotza eta hezetasuna dira azpimarragarrienak eta bereziki luzera, behin ere amaituko ez denaren sentsazio hori.

Ibilbideak ez du aldapa handirik, baina norabide honetan, gure giharrak kilometroekin nekatu ahala gogorra egiten, bueltakoan goraka baita.

Leku gutxi izango dira hemen ingurotan (eta urrutiago) bizikleta ibilaldi hain zoragarria eskainiko dutenak.
  • argazkia 0 kilometroa
  • argazkia 0 kilometroa
  • argazkia 0 kilometroa
Hemendik Andoinera joan nahi izanez gero, Leitzaran zeharkatuz, 20 Km. Aurkako bidean, Lekunberrira joan nahi bada, beste hainbesteko distantzia: 20 Km. Beraz, ekidistantea.
  • argazkia Iturria
  • argazkia Mahai gunea
Bidea zehar, leku bat baino gehiago daude mahai eta aulkiekin geldialditxo bat egiteko.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta