• argazkia ollargan
  • argazkia ollargan
  • argazkia ollargan
  • argazkia ollargan

Denbora  ordu bat 10 minutu

Koordenatuak 288

Fecha de subida 8 de junio de 2015

Fecha de realización junio 2015

-
-
186 m
43 m
0
1,5
3,0
6,01 km

Bisitak 1086, kokapena 18

Nondik gertu Abusu / La Peña, País Vasco (España)



OLLARGAN


1-SARRERA
Ibilbide hau Ollarganeko inguruetatik egindako buelta bat da. Hasiberri batentzako ez da komenigarria buelta hau egitea zeren eta jaitsiera oso teknikoak ditu eta aldapa ez oso errazak. Nire ustez buelta hau udan egiteko aproposa da, naturaz hobeto gozatzeko eta paisaiak hobeto ikusteko.

2-ZELAN IRITSI GAITEZKE ? ERABILI DAITEKE GARRAIO PUBLIKOA?
Ollaragan iristeko autobusez, kotxez, trenez edo metroz etor zaitezkete. Euskotren edo Metroa hartzen baduzue Boluetako geltokian jaitsi behar zarete, gero Basauriko bidea jarraitu eta berehala aurkituko duzue ibilbide honen hasiera. Kotxez bazatozte Boluetara joan behar zarete eta hor Basaurirako bidea jarraitu eta hasiera ikusiko duzue, badekozue hasieran bertan aparkatzeko parking bat eta autobusez etortzen ba zarete La Peña herrian edo Boluetan jaitsi behar zarete.

3-OTORDUETARAKO, LOTARAKO… ZER AUKERA DAUDE?
Buelta hau laburra da eta arratsalde batean trankil trankil egin dezakezue, baina zerbait jan edo nonbaiten lo egina nahi baduzue badekozue La Peñako herrian, restaurante oso onak eta merkeak daude eta hotel pare bat daude.

4.1-IBILBIDEA
Ibilbide hau La Peñako Ollargan parkeko buelta zirkular bat da, Boluetako sarrera batetik sartuko gara eta hortxe bertan igotzen hasiko gara, buelta osotik iturri asko daude eta ez zarete kezkatu behar, bigarren iturrira heltzen zarenean ezkerreko bidea hartu beharko duzue eta asfaltoa amaituko da, hurrengo bide gurutzea eskuinera eta gorantz hartu behar duzue eta eskuinetik jarraitu, gero depuradorara helduko zarete eta hor arreta handiarekin joan behar zarete zeren eta Ollarganeko jetsierako sarrera ez da oso argia, eskuineko sarrera bat da eta ate berde luze bat dago, parte hau Downhill deritzogu, tramu oso teknikoak ditu baina asko gozatu ahal duzu ondo egiten baduzu. Tramu hau amaitzerakoan pixka bat jaitsi beharko zarete eta gero Montefuerteko Futbol zelaira iritsiko zarete, hor azken igoera egongo da, ez da bat ere erraza egiteko, ezkerreko bidea hartu eta hasieran igo duzuna jaitsi beharko duzu, parkinera ailegatzen zarenean ibilbidea amaitutzat egongo da.

4.2-FITXA TEKNIKOA
IRTERA LEKUA: Ollargan (La Peña)
HELMUGA: Ollargan (La Peña)
DISTANTZIA: 6,02 kilometro
DENBORA: Ordu bat eta hamar minutu gutxi gora behera
DESNIBEL METATUA: 219 metro
ZORU-MOTA: %50 Asfaltoa, %50 Pista



4.3-IBILALDIA EGITEKO ARRAZOIA
Ibilbide hau aukeratu dut nire herri alboan dagoelako eta asko gustatzen zaidalako. Jaitsiera zaila eta teknikoak ditu, eta aldapa handiak ere. Komeni da udan egitea edo eguzkia ateratzen den egunetan paisaietatik hobeto gozatzeko.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta