-
-
560 m
-2 m
0
8,9
18
35,53 km

Ikusita 65 aldiz, jaitsita 3 aldiz

Nondik gertu: Ondarroa, País Vasco (España)

Ispanidadin eta gardazobilan egunin buelta luziaua eitxeko deixe ein neban astin, Etxebarriko martxako zati elegante batzuk barriro gozateko eta gure bide katalogu zabaltzeko. Batu ga 8.30etan zortzi lagun, urten dou txiri-txiri Mutrikurutz. Olatzeko bidin gorutz Xabiai kamarik haxi galtzetzala eta lelengo parada tekniku ein dou. Gure aktore komikuk aprobetxa dau argazki artistiku eitxeko, ez da jausi, bota ein de. Olatzetik Santixa bidi porlanetik Kostolamendire altza dou. Hor hasi gako Patxiai zerbikalak krakaraka eta erretira ein gazku. Aldoska mendire jun ga gero (badakizue panderun benetako izena? pasan astin entera nitxan bertako batek esanda) eta ekipoko argazki ofiziala ata dou. Arnoaterutz bajaten Xabi ixe jausi de krak baine eutsi tza. Santixa bidi aurrea jarraitxute Amulategire aila ga eta Luisen atzeko erruberik hernia bat eukala ikusi dou, kubiertan "Krak!" arrakali, kamarik globu einde kanporutz. Gure motxiletan danetaik dakauela eskerrak, goma zati bat pega barrutik eta aurrea. Egixarre inguruta jun ga, Markina gainea, eta pasan domekako martxan ein neban beruzku errepikatu dou, altura erdire arte bakarrik. Danik umik baino geixa disfruta dau hamengo trialeretan. Eskumata, zikin baine ziklable euan bide zidor bat hartute, martxako goruzko bidi hartu dou Zulueta baserrire arte. Lurre biune topa dou eta estutu dou bixotza ta hankak. Akarregire altza ga gero, Xabin hankak ordurako "Krak" einde euazen baine segi eitxi beste aukeraik ez eukan. Aspiltzarutz beruzko luzi baine garbixe, ixe galdu na kruze baten baine Gpsi famau de ta zuzendu gaitxu. Larruskaingo bidetik kaminure altzaten neure nukleuk ein dau "Krak" baine lortu dot piñoi txikixauatan agarrati eta etxea arte eutsizta. Plazakolako semaforun berde ipini danin Xabi justun ixunez aurreko kotxikin ez topateko, Danik agarra dau besutik eta ziztu baten altza dau lagune, krak bat da holakutan gure spotifai.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau