-
-
1.117 m
0 m
0
14
27
54,25 km

Bisitak 6343, kokapena 188

Nondik gertu Opacua, País Vasco (España)

2008ko Ekainak 7an "Pittue"ko hainbat lagunek egun polit bat igaro genuen Zalduondo eta bere ingurune zoragarrietan. Goizetik, zenbaitsuk Euskal Herriaren ardatz diren Entzia eta Urbasa goilautadetatik mendi txirrindaz 50km inguruko ibilaldi eder bat egin genuen, 40 urteren inguruan egon arren oraindik sasoitsu eta gogotsu gaudela frogatuaz gizarte demokratiko guztiari.

Zalduondora jeitsi eta han genituen "Pittue"ko beste lagunak BBQ bazkaria prestatzeko gure parrillen zai.

Ederki pasatu genuen, dieta hiperproteinikoaz gain (odolki, saltxitxa, sahieski, hirugihar eta abar), gure eztarriak ardo, sagardo eta garagardoz ongi busti baigenituen umeak zintzo zintzo jolasean zeuden bitartean. Baserri-Jauregi ikusgarriak eskeintzen zuen giro goxoak mahai ingurua luzatzea ekarri zuen ia goizeko ordu txikiak heldu arte...zertaz ez ote genuen hitzegin? aste honetan esan daiteke mundua zerbait hobeto dabilela guk zenbait konponketa egin eta gero.

PD: oso kronika leloa irten zait baina kontutan izan behar da astelehen goiza dala eta prisa pixkat dudala hau amaitzen.

Ondo izan!

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta