-
-
296 m
-113 m
0
5,9
12
23,67 km

Bisitak 22, kokapena 0

Nondik gertu Ondarroa, País Vasco (España)

Entrada baja ta segixan Luisei eta bixoi Joxek esazku Mutrikun udako oporrak amaitxu eta Kamiñazpire mudantzi daukela arratsaldin. Inbirixatan laga gaitxu eta gaur batu gazen hamalau lagunok Mutrikure jun ga oporrak pasatea, baine holakutan beti trabak gertaten di eta hasi ta segidun, Saturranea aila orduko, lelengoko pintxazu ixan dou. Saturraneko parkinin hamar buelta emon eta ziburutan ibiltxeko astixe be emozku.
Galdona altzaten goixeko hotzak kendu douz, baine geixa berotu ga kanposantu atzetik gorutz. Siku eta garbi euan, estraineako altza dot hanki bota baik (porfin!), kurutzi kendu dot baine hankak beranea ekarti ordu bete kosta gazta.
Kalbaixutik Urkamendi altza dou, Patxik hamen agur esazku, konpromisu eukan (autonomu re) eta Larangako buelta eleanti ein dou txiri-txiri. San Juanetik Mutrikure ostabe eta, Unaik gidatute, erdiko kaletatik pasata portun argazkixe ata, Angel sokorristi agurtu eta moila handixin turismo pixkat ein dou. Flixgainea arlanpa espiraletik altza ta segidun Luisek barriro ata dau bieli ejetik. Batzuk hau konpondu bitxarin hiru golfok tragu be hartu dabe bertan.
Buelta Galdonatik ein dou ostabe, eta Nagorek kaña batea gonbida gaitxu, zorretan eixeukan. Honen ostin, animata gueazenez, Saturranea eskumako bidezidorretik baja ga, eta egunai amaitxueri emotzau Gaztediko bixitza sozialaz.
Bixarko ostabe 8.30etan konbokatoixi, Akorda! Estropadetako ailateko.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau