-
-
475 m
84 m
0
6,0
12
24,18 km

Bisitak 3205, kokapena 92

Nondik gertu Ordizia, País Vasco (España)

Buelta erraza eta polita. Ordiziatik Altzagaraterako igoera errepidetik egiten da. Altzagarateko gainan Ordiziako bista oso polita da eta bertan dagoen bentan ederki jaten da. Bertatik Baliarrain aldera egingo dugu, ordekatik, bide erraz batetik. San Juan iturrian agertuko gara. Sargori dagoen egunetan gustura hartzen da ur trago bat bertatik. Eskuinean Aralarko bista ederra.

Berriro errepidea hartuko dugu, beherantz. San Juan iturritik abiatu eta gutxira Baliarraingo bista ederra izango dugu. Herrigunea azpian eta Aralar osoa parean. Argazki ederra ateratzeko aukera.

Baliarrainen hamaiketako bikaina egin daiteke Zartagi ostatuan. Ederki bazkaltzen da bertan. Herria utzi eta gutxira eskuinera hartuko dugu Ibiurko urtegira jaisten den harrizko pista batetik. Pista honek urtegiari buelta osoa ematen dio; txirrinduz egiteko oso bide aproposa eta erraza. Urtegiaren irteeran, haizerik gabeko egun batean, Txindokiren argazki polita atera daiteke; bere irudia uretan islatuta atera daiteke.

Bertatik Ordiziraino N1 errepide zaharretik egingo dugu.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta