-
-
971 m
95 m
0
10
21
41,06 km

Bisitak 1838, kokapena 15

Nondik gertu Ordizia, País Vasco (España)

Ordiziatik Ataunera errepidetik. San Gregorio auzoan eskuinera hartuko dugu Lauztierrekarantz. Telleri baserria pasa eta berehala ezkerrea hartuko dugu porlanezko pista batetik gorantz. Igoeraren lehenego zatia benetan polita da, errekatxo polit baten ondotik. Igoera luzea bada ere, aldapa ez da gehiegizkoa. 570 m-ko altuerara heltzen garenean, eskuinerantz dagoen pistatik gora egin beharko dugu. Hortxe daude igoeraren aldaparik zailenak. 680 m inguruan, beste bidegurutze batean, 180ºko bira egin beharko dugu. Hemendik aurrerako zatia gozatzeko modukoa da. Malda gehiegirik ez, pista ona eta Goierriko bista onak (eguraldiak laguntzen duenean).

Sozar Lepoako gainan pista ugari elkartzen dira. Eskuinerantz egiten duen harrizko lehengo pista hartuz gero berriro bueltatzen gara Lauztierrekara. Goraxeago, lokatzeko pistatik eskuinera egiten badugu Etxegarateko gainara helduko gara. Zuzen jarraituta, pista zabal eta eder batetik Altsasuko harrobira jaitsiko gara. Eta ezkerrera hartuta Lizarrustiko gainara helduko gara 11 km egin ostean. Niri ez zait gehiegi gustatu aukera hau: ibilbide konplikatua da txirrinduaren gainean egiteko. Pistaren zati askotan "rodada" asko topa daitezke, euria egin badu tramu askotan putzu handiak daude, pagadien artean goazela asko dira lurrean topatuko ditugun sustrai, adar eta enborrak, jaitsieratan dagoen orbelak ezusteko bat baino gehiago emango digu (nik puzgailua galdu nuen eta ia-ia GPSa ere)… eta zati batzuetan dauden igoerak benetan gogorrak dira.

Behin 900 m-tara igo ondoren, txirrinduan disfrutatzeko aukerak bilatu behar dira, ordekan ibili, jaitsiera onak harrapatu, ondo dauden pistetan zehar kaña piska bat eman… Hemen ez dago horrelakorik. Eta Lizarrustira heltzen ari garela, kontuz jaitsierekin, oso bertikalak eta orbelez beteta. Gero Lizarrustitik aurrera Atauneraino errepidez egingo dugu.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta