peskas
87 9 24

Denbora  5 ordu 23 minutu

Koordenatuak 7516

Fecha de subida 26 de marzo de 2017

Fecha de realización marzo 2017

-
-
792 m
-2 m
0
16
32
64,85 km

Bisitak 205, kokapena 0

Nondik gertu Gaztaño, País Vasco (España)

Itzuli gogorra baina benetan polita.

Arditurriko bidegorritik minetaraino joango gara, eta hemendik zementuzko aldapa latz bat igoko dugu aritxulegi gainera eramango gaituena. Goiko tunelera iritsi baino 200 metro lehenago eskubiruntz sartuko gara pistan barrena, eta goruntz jarraituko dugu, aldapa gogorra eta teknikoki exigentea, Errenga mendi puntaraino eramango gaituena.

Arnas pixkat hartu ondoren, beheruntz abiatuko gara pistatik, eta beheran urtegia albotik inguratuz agiñako gaiña egingo dugu. Hemen, bidetxur eta pistak tartekatuz, gozamena daukagu Lesakaraino.

Lesakan, agiñaruntz doan errepidea hartu eta igotzen hasi baino lehen ezkerrerantz sartu eta hormigoizko aldapa gogor bat daukagu. Nahiko luzea da beraz lasai hartu beharrekoa. Hormigoia bukatu eta pistara sartzean leundu egiten da, eta pista gora beheratsu batetik kilometroak eginez Bianditzeko magalera iritsiko gara, baso zoragarriak ikusiz eta Larun eta Aiako Harriak bidelagun ditugularik.

Berriro Errenga eta Bianditz arteko lepora iristean bukatzen dira sufrikarioak, eta Oiartzuneraino jeitsiera azkar eta entretenigarri bat daukagu. Hasieran igo dugun pista berbera jaisten hasiko gara, errepidera iritsi arte, eta behin errepidea hartutakoan, kilometro baten ondoren eskubiruntza sartuko gara. Bidetxur polit batetik minetaraino jeitsiko gara, azken zatia harri txintxarreko pista batean egingo dugularik.

Behin minetara iritsitakoan, bidegorria hartu eta etxerako bidea hartzea besterik ez zaigu geratzen.

Ibilbide hau egitera animatzen zaituztet!!

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta