-
-
683 m
136 m
0
9,3
19
37,12 km

Bisitak 2377, kokapena 42

Nondik gertu Oronoz, Navarra (España)

Oronoz Mugairetik Donezteberaino joateko Bidasoako Bide Berdea hartzen da. Donezteben utziko dugu Bidasoaren ertzea eta Ezkurrarren ertzea hartuko dugu. Bide horretatik, Uraren Ibilbidea izena duena, zubietaraino helduko gara, Ituren eta Latsaga pasatuz. Tarte honek, ia guztia, baso bat zeharkatzen du.
Zubietan hartuko dugu homigoizko pista bat, mendira igoko gaituena.
Agotaburu mendia igotzeko utziko dugu hormigoizko pista eta hartuko dugu beste bat, asfalto zaharrezkoa, legarrezkoa bihurtu zena. Agotaburu ezkerrean utziko dugu eta jarraituko dugu pista horretatik. Horrela jaitsiko gara Oitzera heldu arte.
Donamaria joateko errepide tarte bat hartuko dugu.
Donamaria pasa ondoren, ekerraldean hartuko dugu beste hormigoizko pista bat hilerrira daramana.
Hilerritik aurrera pista lurrezkoa bihurtzen da. Hemendik aurrera nahasmen txiki bat dago, izan ere zeharkatu behar baitira lursail batzuk, hesiak irekiz edo salto eginez, eta ez dakigu ongi hortik pasatzen ahal den edo lur pribatuak diren, baina tracka jarraituz pasatzen da arazorik gabe.
Eta berriro Legasan egongo gara.

Tarteen bidezoruak:
Oronoz-Oieregi: asfaltoa edo zagorra.
Oieregi-Legasa: hormigoia.
Legasa-Doneztebe: zagorra.
Doneztebe-Zubieta: lurra edo lurra legarrarekin, Latsagan asfaltoa.
Zubieta-Agotaburu: hormigoia.
Agotaburu-Oitz: Zagorra, asfaltoa eta hormigoia.
Oitz-Donamaria: asfaltoa eta hormigoia.
Donamaria-Legasa: hormigoia eta lurra.

Ikusi gehiago external

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau