-
-
1.659 m
713 m
0
17
34
67,77 km

Ikusita 1405 aldiz, jaitsita 15 aldiz

Nondik gertu: Ochagavía, Navarra (España)

Otsagitik Isabarantz doan GRa hartu (pista ona) eta puntu batean Uztarrotzera jeitsi ginen bidezidor batetik. Ondoren, Isabarantz bidetik egin kilometro bat inguru eta ezkerretara Mintxetako arroilatik igo genuen. Pista luzea da eta 1400 bat metrotako altueran bukatu egiten da. Jarraian, beste 200 bat metrotako desnibela bedartza batetik egin behar da (oso-oso gogorra). Horrela, Otsogorigainako lepora heldu ginen (1650 m). GRko markak jarraitu gabe, zuzen pista batera jaitsi ginen eta hemen ezkerrera hartuz, hainbat kilometro egin ondoren, Larrau portura heldu ginen iparraldeko aldetik. Bidetik Abodiko eski estaziora jaitsi eta Abodiko tontorretatik gora eta behera ibili ondoren Otsagira jaisten den GRa hartu genuen. Jaitsiera polita da baina aldi berean oso teknikoa ere. Azkenean Muskildara igo genuen eta beste jaitsiera tekniko batetik Otsagira.

1 iruzkina

  • Unai84 29-jul-2019

    Kaixo! Otsogorrigaineko lepotik zuek igotako 200 metro horiek jaistea zer moduzkoa da? (hau da zuen norantzakoaren alderantziz)

Nahi izanez gero edo ibilbide hau