Neube

Denbora  2 ordu 46 minutu

Koordenatuak 1325

Noiz igoa 12 de mayo de 2010

Noiz egina abril 2010

-
-
804 m
540 m
0
8,2
16
32,91 km

Bisitak 2578, kokapena 32

Nondik gertu Otxandio, País Vasco (España)

Anboto eta Gorbea mendien artean burutzen den ibilaldi ederra.
Iraupena: 2 eta 3 ordu arteko ibilbidea
Bidea: Nagusiki harri-txirrizko pistaz egiten da eta urte sasoi guztietarako aproposa da zati batzuk izan ezik, hauek euri asko bota duenean zailak bihurtzen dira baina oso laburrak eta gutxi dira. Asfalto oso gutxi dauka, hasierako kilometro bat eta pista batetik bestera aldatzeko beste pare bat zati labur.
Jetsierak: Bi jetsiera oso politak ditu Motxotegi eta Mirugain gainetaik jeisteko.
Zailtasun maila: zaila jarri dut distantzia, igoera metatua eta tortorrretara heltzeko azken aldapek duten zailtasunagatik.
Ondo pasa....
fuente

Zumeltza

Nahi izan eskero ibilbidea hasi eta bukatzeko beste aukera on bat, leku hotetan aurkitu dezakegun zerbitzuak kontuan izanda: mahaiak, ura, parrilak,...
cima

Altun

Azken aldapa oso gogorra da.
panoramica

Gorbeiako Ikuspegia

Gorbeia aldera begira une bat gelditzeko leku paregabea
refugio

Aldoia Gaina

Hemen errepidea gurutzatu eta jarraitu aurrera
cima

Motxotegi

Otxandio, Ubide eta Zeanuri elkartzen diren tontorra. Jetsiera oso polita hasten da hemen, hasieran bidezidorra eta gero nahiko apurtu xamar dagoen pista batetik, daukanak suspentsio bikoitza probatzeko jetsiera egokia.
cima

Mirugaingana

Hemen hesia pasatu eta artuaz azken aldapatxo batzuk gainditu eta gero jetsiera polita daukagu.
panoramica

Lapurriketa Ikuspegia

Alde batera Anboto, Orixol, Saibi eta bestera Gorbea. Ikusgarria
panoramica

Gordobil Ikuspegia

Puntu honetatik, nik igotako beste ibilbide batzuetan, jarritu beharreko bidea erabakitzeko ikuspegia daukagu, hau da, pantanoa gurutzatu badezakegu edo ez ikusteko lekua.
árbol

Presazelai aisigunea

Nahi izan eskero ibilbidea hasi eta bukatzeko beste aukera on bat, leku hotetan aurkitu dezakegun zerbitzuak kontuan izanda: mahaiak, ura, parrilak,...
refugio

Astakurutz Elurtegia

Garai batean elurra urte osorako gordetzen zen eraikuntza berritua ikusi dezakegu hemen, izugarrizko pagadi baten erdian.
hondakin arkeologikoak

Basagizonei Oroigarria

Basagizonen omenez jarritako monolitoa ikusi dezakegu hemen. Inguruan, hainbat zuhaitz desberdin ikusi ditzakegu bakoitzak bere ezaugarriak azaltzen dituen informazio kartel bat oinean duela.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau