Koordenatuak 1108

Noiz igoa 26 de agosto de 2019

Noiz egina agosto 2019

-
-
477 m
416 m
0
5,4
11
21,75 km

Bisitak 21, kokapena 2

Nondik gertu Ermitagaña, Navarra (España)

Sarrera honetan bizikletaz buruturiko ibilbide laburtxo bat aurkeztuko dut. Iruñatik irten eta Plazaola trenak burutzen zituen aurreneko kilometroak jarraituz, ondoren autopistaren paretik eta pistak jarraituz itzultzeko.

Bertze sarrera batean aurkezturiko baten aldaeratxo edo laburbidetxo bat osatuz. 21 kilometro baino apur bat gehiago ibiliz eta aldapa nabarmenik gabekoa.

Ibilbidea eta altimetria.







Donibanetik Biurdana parkera zuzendu eta bertan Arga aurreko tunela gainditu eta ibaia zeharkatu ondoren bertako bidegorritik Cuatrovientosera joan.

Geroago trenbidearen paretik jarraitu eta ezkerretara ikusiko dugun aurreneko bidegurutzera arte. Bertan Plazaolako bidea jarraitzeko pista prestatu dute.

Artika Berriko igerilekuetatik igaro eta saihezbidearen azpitik igaroko gara Berriozarreko baratzetara iristeko.

Errepidea gurutzatu eta militarren eremutik Berriobeitira iritsiko gara. Bertan herriaren erdi aldera errepidez joan eta bertan ezkerreko errepidetik beherat egin. Handik Berriosusora iritsi arte. Errotonda bat zuzen gurutzatu eta udaletxera iritsiko gara.







Eraikinaren gibelean pasealeku bat abiatzen da eta eskuinetik parke batetan eta igerilekuen aldamenetik igaroko gara Plazaola trenaren oroimenezko ate nagusi batetara iritsi arte.





Tartean gurutze bat dugu.







 Ezkerretik eta aldapan bera trenbideko pistatik zuzen jarraituko dugu.



 Elkarte herrirako errepidea zuzen gainditu eta Oteizara iritsi aurretik, eskuinetik eliza bisitatzera joango gara.







 Bertan ogitarteko bat hartu eta bidea jarraituko dugu.











Pistatik jaitsi eta zuzen jarraituko dugu oraingoan. Bihurgune bat izango dugu eta eskuin aldetik eraikin batetara iritsiko gara. Bertan Plazaola trenaren trabes aunitz metaturik topatuko ditugu.



 Aurrerago Oteizara eramaten duen errepidera aterako gara eta ezkerretik beherat jarraituko dugu.



 Añezkarrera iritsi eta 240A errepidea kontuz zeharkatu beharko dugu.



 Pista zuzen jarraitu eta aurrerago dagoen bidegurutzean zuzeneko pista segi.











 Bertatik autopistaren gaineko zubi batetara iritsiko gara. Hau zeharkatu eta ezkerreko azpiko pistatik jarraitu beharko dugu.








Loza herrirako errepidea gurutzatu eta zuzen jarraitu.


 Aurrerago trenbidera iritsiko gara eta ezkerretik zubi baten azpitik igaroko gara.



 Geroago pista ezkerretik jarraituz bertze errepidearen azpiko zubira iritsiko gara.

Zuzen jarraitu eta Berriozarreko errepidera atera.



 Bertan trenbidea igaro eta zuzenean bidegorritik aurrera.



Decatloneko errotondara iritsi eta azpitik bidegorritik jarraitu Buztintxuri eta Cuatrovientosera. Azken zatia Sanduzelaitik Biurdana instituturako zubitik egingo dugularik.
Errepidea utzi eta ezkerreko pistatik, trenbidearen aldamenetik jarraitu.
Errepidera iritsi eta ezkerretik beherat.
Errepidea gurutzatu eta zuzen pistatik segi.
Zubitik pasa eta bertze aldeko beheko pistara jaitsi eta ezkerretik Iruñerantz jarraitu.
Lozara eramaten duen errepidea gurutzatu eta zuzen jarraitu.
Errepidera irten eta eskuinetik trenbidea igaro eta bidegorritik segi.
Autopista azpitik igaroko dugun bigarren zubia
Donibane auzoan hasiko gara
Gurutze zaharra.
Oteiza herriko eliza.
errepidera irten aurretik iturria dago.
Plazaola trenbideari eraikitako ate monumentala.
Argaren gaineko Plazaola trenbidearen zubia
Puntu honetan trenbideko trabesak metaturik dituzte.
Udaletxea. Bere gibeletik pasealekua hartu.
Zuzeneko pistatik jarraitu.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau