-
-
1.407 m
182 m
0
9,0
18
36,12 km

Bisitak 238, kokapena 3

Nondik gertu Arraioz, Navarra (España)

Arraioztik irten eta Arraiozen amaitzen den proposamena, Saioa gailurrera igo eta ondoren itzulbidea gainez-gain eginaz.
Garaiera irabazteko Artesiagako mendatea, gerraosteko frankismoaren esklabuek zabaldua, erabiliko dugu. Ibilbidearen %40a asfalto gainean, beraz. Euskal Herriko mendate ederrena litekeena, oso bakartia da gainera. Udazkenean gurpilek zapaldutako orbela soilik entzuten da. Kotxe bat gurutzatu nuen nik igoera osoan (16 kilometro).
Sagardegiko lepotik eskuinera ia 200 metroko desmaila Saioako gailurreraino bizikleta bizkarrean hartuta egin behar da. Merezi du gero gozatuko dugun jaitsiera antologikoa delako (hori bai, lehorrean egin beharrekoa!).
Gainerakoan, Saioa eta Elorregiko lepoa bitarteko zatia teknikoa da (bide oso estuak, harkaitzdi edo harri handiak han eta hemen...), eta zenbait tarte laburretan bizikleta bultza beharko dugu, baina egingarria da mendian bizikletaz eskarmentua duen ia edonorentzat.
Zaila da ikusmira parekorik duen ibilbiderik topatzea!

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau