-
-
1.050 m
516 m
0
6,5
13
26,04 km

Ikusita 162 aldiz, jaitsita 9 aldiz

Nondik gertu: San Martín, Navarra (España)

Honako txangoaren luzera 26 kilometrotakoa da. Ikusiko duzuen moduan bere abiapuntua Amezkoako San Martinen dauka, ondoren Urbasa mendizerraraino igo ahal izateko. Behin hara igota, hurbiltzen joango gara Urbasako lautadetatik, Urederra erreka sorlekuraino. Behin puntu honetara helduta eta kilometro batzuk egin ostean, bai mendizerraren lautadetatik baita beren magaletatik aldapan behera joanez, Artaza herrixkara jaitsiko gara. Azkenik ibilbidea bukatzeko, eta Amezkoako San Martinen helmugaratu baino lehenago, Artazatik Zudairera joan beharko dugu.

Ondorengo lerroetan, eta ohikoa dudan moduan, honako ibilbide hau zati edo tarte bereiziko ditut bere ezaugarri desberdinen arabera.

Bereiztuko nukeen lehenengo zatia edo tartea ibilbidearen hasieratik Urbasako lautadaraino heldu bitartekoa izango litzateke, zeren bidea nahiko aldapan gora egiten delako distantzia oso eskasean (2,3 kilometrotan 264 metroko desnibela). Aipatu bide hau “P19 Andia Mendizerra” izenpean aurkitu dezakezuela.

Bigarrengo tartea izango litzateke geratu garen azken puntu honetatik, hau da “P19 Andia Mendizerra” bidearen ia bukaeratik, Urbasako lautada jaisten hasi baino lehenagoko puntura arte, zeren tarte nahiko laua delako (13,5 kilometrotan 105 igotzen dira) eta paisaiaz gozatzeko aukera ederra ematen digulako.

Eta azkenik hirugarren zatia, Urbasa mendizerratik Zudaire herrira heldu arteko jaitsiera bereiztuko nuke (515 metrotako desnibelarekin), zeren jaitsiera nahiko luzetxoa, teknikoa eta aldi berean erreza delako, eta gainera oso polita bihurtzen da udazken garaietan.

Oro har ibilbide honi buruz hurrengo hau ondorioztatu dezaket: mendiko bizikletaz gozatzeko ibilbide aproposa dela, zeren edozein motatako aldapak, bideak eta paisaiak dituelako.
Bidegunea

BUKAERA (Lazkano landetxea)

Bidegunea

HASIERA (Lazkano landetxea)

Bidegunea

Ikuspegi panoramikoa

Ikuspegi panoramikoa
Bidegunea

Limitaciones mendia

Bidegunea

Urbasako lautadara heltzen

Urbasako lautadara heltzen
Bidegunea

Urbasako lautadatik jeisten Artazara bidean

Urbasako lautadatik jeisten Artazara bidean

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau