Denbora  4 ordu 38 minutu

Koordenatuak 1292

Fecha de subida 5 de agosto de 2013

Fecha de realización agosto 2013

-
-
1.053 m
395 m
0
9,8
20
39,22 km

Bisitak 2663, kokapena 106

Nondik gertu Olatz Txipia, Navarra (España)

Ibilbide honetan, Lakarri mendira igotzea da kontua, Sarrigurendik aterata, eta berriz Sarrigurenera bueltatzea, mendia inguratu eta gero.
Errepidean barna, pistetan eta oinez egin behar da, denetik du.
Ura: herri guztietan dago iturriren bat. Eliako iturrian ura hartzea komenigarria da, handik gora ez baitago iturririk.
Zailtasuna: Eliatik Lakarrira igotzen den pista oso egoera txarrean dago. Oso malkartsua da, harriz eta ildo sakonez beteta. Tarteka, zaila da orekari eustea, eta maiz jarri behar da oina lurrean. Igoera teknikoa eta gogorra (ikus 3. argazkia: hori ez da zatirik txarrena!).
Sarriguren-Elia: pista onak eta errepide zati bat.
Elia-Lakarri: pista txarra eta malkartsua. Bidean Amokain jaurerriaren hondakinak ikusten dira. Oso toki interesgarria.
Lakarri-Erreako mendatea: pista txarra, baina malda behera. Horrek lagundu egiten du ;)
Erreako errepidea-Setoain: errepide ona, mendatea jaistea zoragarria da.
Setoain-Uharte: Donejakue bidea, eta Argako ibai-bidea. Bide onak, baina jendea ibili ohi da.
Uharte-Sarriguren: merkatal gune bat zeharkatu behar da, itxusi samarra. Erraza.
Amokain jaurerria. Jaureri honetan bizi izan omen zen neskame Santa Felizia. San Gillen eta Santa Feliziaren istorioa bitxia da, eta lotura du Arangurengo Labianoko basilikarekin, Donejakue bidearekin eta Obanosko Misterioarekin. Ikus esteka (es): http://www.euskomedia.org/aunamendi/126489
Lakarri mendiaren tontorra. Iruñerriko gailur mitikoa da. Erpin geodesikoaren atzean Elke eta Pausaran ikusten dira. Eta horien atzean, Pirinioak.

1 comentario

  • lezea 16-feb-2014

    Esta si que fue paliza. Nosotros hemos bajado por Ilurdoz en vez de por el alto de Errea

Si quieres, puedes o esta ruta