-
-
1.101 m
564 m
0
8,1
16
32,42 km

Bisitak 787, kokapena 1

Nondik gertu Delika, País Vasco (España)

Tib BTT-rako egindako testa, Nerbioko urjauzitik Tobillaseraino. Urjauzian hasita, hegoalderantz abiatuko gara lautada lasai batetik, Arrianora jeisteko ondoren. Handik, Arkamu mendizerrara igotzeko portu gogorrari ekingo diogu, 20% baino gehiagoko aldapekin. Gora iristerakoan paisaia harrigarria da, guztiz bakartia. Ondoren Osmarako jeitsiera hartuko dugu, oso zuzena. Handik errepidetik Astulez-eraino eta gazteluaren azpitik pasata, mendian gora egingo dugu. Ondoren Miomarako jeitsiera eta handik zati motz bat errepidetik, laster Alto del Rodil mendia hegotik inguratzen duen basabidea jarraitzeko. GR-1a jarraituz Pinedo-ko kobazulotik pasako gara, ikur txuri-gorriei so eginez berriro, Korro-ko kobazuloetatik hurbil errepidera irtengo garelarik. Nekazalturismo bat atzean utzi ondoren, ezkerretara dagoen pista bat hartu eta berriro GR-1a jarraituz Tobillaseraino helduko gara.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau