-
-
243 m
7 m
0
6,6
13
26,2 km

Bisitak 29, kokapena 0

Nondik gertu Ondarroa, País Vasco (España)

Aspaldiko partez egualdi onaz esnatu ga gaur, aspaldiko Ahuntz batzuk be agertu di halako baten, hamarreko multzu ein arte. Sabinek 18 urte bete dau gaur, aste guztin entrenaten ibili de Dabid eta Jose moure. Guaz deskantsatea etorri di hirurak.
Ondiokan pretenporadan gazela igarten da eta bide suabetatik juteko asmuaz urten dot. Nahi neban Ahuntz-mendin astin topatako kanpoatrabeseko zati elegante batea jun. Baine aurrin jarten dizenak ez di batzutan apeaten eta beste bide bat hartu dabenez, bide zuzenea korrejiuteko Elizburure baja ga baine kanpoatrabes barik "Barroatrabes". Diskuk arteko basatzetan ein dou beruzko guzti, Elizburuko mangeri be martxan ipini bir ixan dou.
Bertederoko zulure ein dou gero, (zelako hotza da tarte hori!) eta geure Ahuntz aldatza altza, tontorrin jan eta han jun ga berutz bedarretan pinadi barrun, gero lengo bidea ailata geure gustoko laderiai atakateko. Josek ipinizku ritmu bizixe ta segi gu finin. Bueltan Laka-erdire eta Miloiko bidetatik Berritxure.
Beran eguneku zorretan eukala eta Arriolan tragu te txoixu pagazku Josek. Batzutan pixkat trabeseku ixaten da baine gaur zuzen-zuzena ixan da. Zoixonak Josei eta Sabinei!

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau