-
-
667 m
3 m
0
16
33
65,74 km

Bisitak 1446, kokapena 11

Nondik gertu Zimizarga, País Vasco (España)

4.- HONDARRIBI – ELIZONDO
Ibilbide honetako %80-a asfaltoa izango da. Oso goraberatxua ordea. Irun erditik igaroko dugu, gero “bide gorritik” Bidasoako “bide berdea” hartu arte. Tunel bat edo beste pasa beharko ditugu, beraz komenigarria izango da argitxoren bat.
Behin Zugarramurditik aurrera dena asfaltoa da, baina %18-ko aldaparen bat ere topatzen da herri irteeran, baita aurreraxeago ere Elizondo arte. Zugarramurdin ondo bete botilinak Elizondo arte ez bait duzue iturririk aurkituko eta.

Iturriak:
- Lizuniagako portu gainean, bide baztarrean (eskubi).
- Asko dira herriak pasako ditugunak baina batez ere Zugarramurdin ura bete.

Taberna eta dendak: Hondarribi, Irun, Behobia, Bera, Sara, Zugarramurdi eta Elizondo.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau